Atlante (zutabea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Atlantea San Florian abadian (Austria)

Atlanteak gizon itxurako figurak dira eta erlaitzak eta antzeko elementuak eusteko erabiltzen ziren apaingarri-eusgarri elemenatuak dira. Gizonaren ordez emakumearen figura agertzen denean kariatide izena hartzen du.

Zutabe mota horien jatorria, Vitruviok dioenez, Atlas mitoan dago; Atlas, titanen buruzagia izan zen.Titanomakia izena hartu zuen olinpiar jainkoen aurkako gudan. Titanak garaituak izan zirenean, Zeusek, bere sorbalden gainean zeruaren pisua jasatera zigortu zuen.