Atlantida

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Athanasius Kircher's alemaniar jesuitaren Atlantidaren mapa, honek Ozeano Atlantikoaren erdian kokatu zuelarik. 1669an Amsterdam hirian argitaratutako Mundus Subterraneus idazlana. Mapan hegoaldea goialdean ezarria dago.

Atlantida (grezieraz Ἀτλαντὶς νῆσος, euskaraz "Atlasen uhartea") Greziar mitologiaren kondairazko uharte edo kontinente bat da, lehenbiziko aldiz K. a. 360. urtean Platonek Timeo eta Kritias solasaldietan aipatu zuen.

Platonen arabera Atlantida "Herkulesen Zutabeetatik haratago" zetzan itsas potentzia bat zen, honek Solonen aroan, K. a. 9600. urte inguruan, Mendebaldeko Europa eta Afrika konkistatu omen zituen. Atenas konkistatzeko bere saiakerak porrot egin ondoren, "zorigaiztoko egun eta gau bakarrean" ozeanoan hondoratu omen zen.

Aditu eta ikartzaileek Platonen kontakizunan antzinako usadioek nola eta zenabateko eragina izan zuten eztabaidatu ohi dute. Kritias idazlanean, Platonek bere antzinako Atenas eta Atlantidari buruzko kontakizunaren iturria K. a. VI. mendean Solon greziar legegizonak Egiptora eginiriko bisita batean zetzala zioen. Egipton Solonek, Sais apaiz batekin topatu eta honek aurretik egipziar jeroglifikoz idatzitako papiroetan gordetako kontakizuna grezierara itzuli omen zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atlantida Aldatu lotura Wikidatan