Edukira joan

Atlantikoko ferra-karramarro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atlantikoko ferra-karramarro
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMerostomata
OrdenaXiphosura
FamiliaLimulidae
GeneroaLimulus
Espeziea Limulus polyphemus
Linnaeus, 1758

Ferra-karramaro (Limulus polyphemus) Limulidae familiako kelizeratu xiphosura espezie bat da. Izena gorabehera, espezie hori hurbilago dago armiarmetatik eta eskorpioietatik (araknidoak) karramarroetatik (krustazeoak) baino.[1]

Kostaldeko eremuetan eta ibai-estuarioetan bizi da. Haren odol urdina oso preziatua da medikuntzarako: farmazia-industriak odola (hemolinfa) erabiltzen du medikamentuen toxikotasun-saiakuntzetan, eta, beraz, garrantzi handia du gizakiarentzat. Ferra-karramarroak 100 milioi urtez biziraun du, baina orain bere populazioak murrizten ari dira etengabe; besteak beste, gehiegi arrantzatzen delako eta aldaketa klimatikoaren ondorioz.[2]

Fosil biziduna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferra-karramarroak Eurypteridaen ahaideak dira (itsas eskorpioiak), eta haien lehen fosilak aldi berean agertu ziren. Nahiko zaharrak dira, beraz. Ordoviziar garaian, orain 450 milioi urte, baziren Burgess Shale fosil aztarnategian.[3] Haren gorputz-forma ez da asko aldatu ordutik, nahiz eta talde horretako fosilak urriak izan. Atlantikoko ferra-karramarroak ez du inolako erregistro fosilik, eta Limulus generoak 20 milioi urte baino ez ditu, ez 200 milioi.[4]

"Fosil bizidunak" bezala ezagunak direnez, ferra-karramarroen erregistro ebolutiboa eta genetika interes handiz aztertu dira.

Moluskuak, harrak eta beste ornogabe batzuk jaten ditu. Bere bizitzaren zati handi bat hondarretan lurperatuta igarotzen du, eta bertan harrapakinak harrapatzen ditu. Emeek 100.000 arrautza inguru erruten dituzte bizitzan zehar.

Atlantikoko ferra-karramarro Mexikoko golkoan ikus ohi da, Ipar Atlantikoko kostaldean. Ferra-karramarroaren populazioa Yucatango penintsulatik Maine (AEB) estatuko kostaldearen iparralderaino hedatzen da; baina ohikoagoa da Atlantikoko Virginia eta New Jersey arteko eskualdean.

Beste ferra-karramarroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferra-karramarro gisa beste hiru espezie ezagutzen dira:[5]

Lau espezieak nahiko antzekoak dira formari eta portaerari dagokienez

Thailandiako sukaldaritzan jaten da, plater tipikoa izanik. Ez da bere haragia jaten. Bere nahasitako arrabak entsaladarekin erabiltzen dira soilik. Thailandiarrentzat menu fina da.[7] Vietnamen ere erabilera handia du sukaldaritzan. Toki askotan bestetik gabe, Atlantikoan, beita gisa erabiltzen da olagarro]ak harrapatzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ https://www.tandfonline.com/doi/abs/10.1080/20026491051677
  2. ↑ https://zientzia.eus/argazki-galeria/basabizitza-urre-kolorez/
  3. ↑ Van Roy P. et al. 2010. Ordovician faunas of Burgess Shale type. Nature 465: 215-218.
  4. ↑ Stephen Jay Gould (1989). Wonderful life: the Burgess Shale and the nature of history. New York: Norton. 43.or. ISBN 0-393-02705-8.[archive.org/details/wonderfullifebur00goul/page/43]
  5. ↑ http://www.horseshoecrab.org/nh/species.html
  6. ↑ https://web.archive.org/web/20110721162500/http://oldwww.wii.gov.in/ars/2006/basudev1.htm
  7. ↑ https://www.cofradia-anaka.com/Cofradia/TaiPhil/ThaiEUS.htm

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]