Atletismoa 1904ko Udako Olinpiar Jokoetan – Gizonezkoak maratoia
Atletismoa 1904ko Udako Olinpiar Jokoetan – Gizonezkoak maratoia | |
---|---|
![]() | |
Mota | kirol proba olinpiko |
Honen parte da | athletics at the 1904 Summer Olympics (en) ![]() |
Denbora-tarte | 1904ko abuztuaren 30a - |
Data | 1904 |
1908 → | |
Kokaleku | Saint Louis |
Partehartzaile kopuru | 32 |
Parte-hartzaileak | |
Kirola | atletismo |
Irabazlea | Thomas Hicks (en) ![]() |
Gizonezkoen maratoia 1904ko Udako Olinpiar Jokoetan abuztuaren 30ean lehiatu zen. Zazpi herrialdetako 32 atletek hartu zuten parte eta 40 kilometroko bidea egin zuten; hala ere, 14 baino ez ziren iritsi. Thomas Hicks estatubatuarrak irabazi zuen urrea, Albert Corey frantziarrak zilarra eta Arthur Newton estatubatuarrak brontzea.
Lasterketa eguneko ordurik beroenetan korritu zen, hautsez betetako errepideetatik eta gutxieneko ur hornidurarekin. Frederick Lorz ustezko irabazle gisa hartu bazuten ere, geroago deskalifikatu egin zuten, lasterketaren zati batean autoan bidaiatu zuelako. Benetako irabazlea, Thomas Hicks, kolapsatzeko zorian egon zen eta lasterketa amaieran haluzinazioak zituen, bere entrenatzaileek ematen zioten brandya, arrautza gordinak eta estrikninaren eraginez. Laugarren sailkatuak, Andarín Carvajalek, siesta egin zuen lasterketan zehar sagar ustelak jan ondoren. Len Taunyane eta Jan Mashiani tswana herrikoek ere parte hartu zuten, Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten arraza beltzeko lehenengo atletak, milia bat gehiago egin zutenak korrika txakur batzuek jarraitzen zietelako[1].
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Sports Legend Revealed: A marathon runner nearly died because of drugs he took to help him win» Los Angeles Times 2010-08-10 (kontsulta data: 2025-01-12).