Atmosferan sartze
Itxura
Atmosferan sartzea objektu batek kanpo-espaziotik planeta baten atmosferako gasetara sartzeko eta gas horiek zeharkatzeko egiten duen mugimendua da. Atmosferan sartzea bi motatakoa izan daiteke: inkontrolatua (hala nola argizagiak, espazioko zaborak, bolidoak) edota kontrolatua (adibidez, espazio-ontziak Lurrera itzultzea).
Lurraren kasuan, objektu gehienak atmosferan sartzean erre egiten dira, babes egokia ez dutelako edo eraso-angelu handiegiarekin sartzen direlako.