Atxako aztarnategia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Atxako aztarnategiaren egitura markatzen duen parkearen ikuspegia. Zirkulu gorriek aztarna aurre-erromatarrak adierazten dituzte, eta marra ilunek asentamendu erromatarraren mugak.

Atxako aztarnategia Gasteiz iparraldean, Zadorra ibaiaren gainean, dagoen aztarnategi arkeologikoa da.

Asentamendu hau leku estrategikoan kokaturik zegoen, Zadorraren gaineko muinotxo batean egonik, Arabako Lautadaren mendebalde osoa begiz menderatzen baitzen bertatik.

Kokalekuaren indusketak 1982tik 1988ra egin ziren. Lan hauetan ikusi zenez, bertako lehen asentamendua Kristo aurreko IV. eta III. mendeen artekoa izan zen. Ez da ezagutzen segurtasunez zein tributakoak ziren, baina indusketetan aurkitutako objektu eta ohituren arabera, eragin zeltiberiko nabarmena zuten. Ikerketa arkeologikoek diotenez, lehen biztanle hauek bertan mende batez bizi ondoren, tokia okupatu gabe geratu zen hainbat mendez[1].

Kristo ondoko I. mendean, erromatarrek okupatu zuten Atxako muinoa. Itxura guztien arabera, kanpamendu militarra izan zen garai hartan[2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gil Zubillaga, E. (1995): Atxa. Memoria de las excavaciones arqueológicas 1982-1988. Arabako Foru Aldundia ISBN 84-7821-212-4
  2. Gil Zubillaga, E. (2002): "Testimonios arqueológicos en torno al mundo militar romano en Vasconia/Euskal Herria". Arqueología militar romana en Hispania ISBN 84-86547-64-4, 245-274. orr.