Atxarro

Koordenatuak: 42°59′34″N 2°32′51″W / 42.9927945°N 2.5474248°W / 42.9927945; -2.5474248
Wikipedia, Entziklopedia askea
Atxarro
Datu orokorrak
Garaiera796 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′34″N 2°32′51″W / 42.9927945°N 2.5474248°W / 42.9927945; -2.5474248
MendikateaZaraiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa

Atxarro Zaraia mendilerroko mendietako bat da. Debagoiena eskualdeko azken labarrean kokatua dago, eta 796 metroko garaiera du. Zaraia mendilerroko mendien artean, seigarren txikiena da.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bide errazena, Arlabango mendatetik abiatzen da. Arlabango mendatea igarotzen duen errepidearen zati batean, Ama Birjinaren irudia dago. Toki hauxe da bide honen abiapuntua. Hemendik, errepidearen beste aldean dagoen malda igotzen hasi behar da, gora eta gora, Artabilla labarrerantz desbideratuz. Honen ondoren, basobide bat dator, pinu artean dagoena, mendiaren hegoaldeko lepoan. Hemendik, zailtasun handirik gabe, tontorrera hel daiteke

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontorretik gertu, leize txikitxo eta estu bat du mendi honek.

Inguruko tokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi honen hegoaldeko lepoa, txabola eta ehiza babeslekuz josia dago. Izan ere, oso ohikoa da inguru hortan ehiztariak ibiltzea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]