Atxilotu eta Desagertutako Nazio Batuen Langileei Elkartasuna Adierazteko Nazioarteko Eguna
Atxilotu eta Desagertutako Nazio Batuen Langileei Elkartasuna Adierazteko Nazioarteko Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun |
Egun | martxoaren 25 |
Fundatzailea | Nazio Batuen Erakundea |
Webgune | un.org… |
Nazio Batuek martxoaren 25ean ospatzen dute Atxilotu eta Desagertutako Nazio Batuen Langileei Elkartasuna Adierazteko Nazioarteko Eguna.[1]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1985ean, Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziarentzat (UNRWA) lan egiten zuen Alec Collett kazetari ohiaren bahiketaren urteurrena ospatzen da.[2] Haren gorpua 2009an Bekaa-n aurkitu zuten, Libanon.[3]
Nazio Batuen, sorkuntzaz geroztik, etai martxoaren 2022ra 4.197 langilek galdu dute bizia, horietatik, 1.090 "beste baten maltzurkeria dela eta", 1.432 gaixotasun batengatik, 1.371 istripu batengatik eta 304 beste arrazoi batzuengatik. Gehiengoa, hiru laurdena, funtzionario militarra zen.[4] Ole Bakke, a Norvegiarra izan zen lehena 1948ko ekainean Palestinan ari zela, bigarrena, bi hilabete beranduago, Palestinan ere, Count Folke Bernadotte Suediarra.[5]
Gerora, langileen segurtasunerako hainbat neurri hartu ditu Nazio Batuak. Lehenengoa 1993an, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan langileen segurasunerako lehenengo ebazpena onartu zenean (A/RES/868). Ondoren, 1994ko abenduaren 9an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Nazio Batuen langileen eta lotura duten langileen segurtasunerako Hitzarmena (A/RES/49/59) onartu zuen.[6]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ International Days March 25 2016 (United Nations). .
- ↑ CEPAL - International Day of Solidarity with Detained and Missing Staff Members. .
- ↑ International Day of Solidarity with Detained and Missing Staff Members, 25 March. .
- ↑ (Ingelesez) «Fatalities» United Nations Peacekeeping (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
- ↑ (Ingelesez) «Remember the Fallen» www.un.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
- ↑ (Ingelesez) Nations, United. «International Day of Solidarity with Detained and Missing Staff Members» United Nations (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua
- Nazio Batuen Batzar Nagusia
- Dag Hammarskjöld Domina
- Bakea Mantentzeko Nazio Batuen Langileen Nazioarteko Eguna