Atxuriko geltokia
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Koordenatuak: 43° 15′ 15″ N, 2° 55′ 18″ W / 43.254040°N,2.921605°W
![]() Atxuri
| ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||||
| ||||||||||
Lineak | ||||||||||
| ||||||||||
Kokapena | ||||||||||
Helbidea | Atxuri kalea, 6; 48006 | |||||||||
Udalerria |
Bilbo, ![]() | |||||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||||
Kodea | ATX | |||||||||
Gunea | 1. gunea | |||||||||
Irekiera | 1912 | |||||||||
Itxiera | 2019ko irailaren 9a (Euskotren) | |||||||||
Irisgarria |
![]() | |||||||||
Zerbitzuak |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |||||||||
Aldageltokia |
![]() ![]() | |||||||||
Nasa kopurua | 4 | |||||||||
Trenbide kopurua | 8 | |||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||||
Eragilea(k) | Eusko Trenbideak | |||||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||||
Tranbia | TRAtxuri - La Casilla | |||||||||
Bilbobus |
40 La Peña - Plaza Biribila 77 Peñascal - Mina del Morro G7 Mina del Morro - Plaza Biribila |
Bilbo-Atxuri edo Atxuriko geltokia Euskotren Tranbiaren Bilboko tranbiari dagokien tren geltokia da, Bilboko udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena, Atxuri kalearen 6. zenbakian, Ibaizabalen ertzean, eta García Rivero Maisua ikastetxea eta Emilio Campuzano institutuaren alboan. Eusko Trenbideak sozietarearen geltoki-buru nagusienetariko bat da Bilbon, eta geltokitik tranbiak Etxetxuko geltokiraino abiatzen dira. Gaur egungo eraikina 1912. urtean ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.
Geltokiaren jabea Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Euskal Trenbide Sarea sozietatea da, eta eraikinak, lurgaineko geltoki terminalaz gain Eusko Trenbideak enpresaren egoitza, bulegoak eta bezeroentzako arretarako bulego nagusia ere barne hartzen ditu.
2013ko irailetik, Euskal Trenbide Sareak finantziatuta, doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, GOWEXWiFi sarearen bitartez.[1]
2019ko irailaren 9an Euskotren Trena zerbitzuak emateari utzi zion geltoki honetan.
Eduki-taula
Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geltokiaren eraikinera sarbidea kaleko kotan dago, bertan geltokiaren zerbitzuak biltzen direla. Bestibulutik nasa eta trenbideetara jotzeko, ordea, eskailera tarte bat igo behar da, irisgarritasuna bermatzeko igoera plataforma bat ere dagoela.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilbo-Atxuri geltokiko gaur egungo eraikina 1912. urtean eraiki zuen Manuel Maria Smith arkitektoak, 1882ko lehenbiziko eraikina ordezkatuz, tren zerbitzuen handipenen ondoren txikiegi geratu zena. Euskal estiloan eraikia, Ferrocarriles Vascongados enpresarentzat eraikia izan zen, garaian trenbide zerbitzuak ustiatzen zituena. Gaur egun geltokiko sarreraren gainean irakur daiteke enpresa ohiaren izena, eta armarri sorta bat Bizkaia eta Gipuzkoako armarriekin, Arabako eta Nafarroako armarriarekin bat eginik. Izan ere, geltokia eraiki zenean enpresak Anglo-Vasco-Navarro trenbidea bereganatzea aurreikusi zuen, nahiz eta azkenean hori ez zen gertatu.
2017ko ekainaren 19tik Durango, Ermua eta Donostia jatorri duten trenek Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzen dira Kukullaga-Etxebarri geltokia zeharkatu ondoren, Metro linearen 7,5 minutuko maiztasuna betetzeko. Hala, tren hauek ez dute Atxuri eta Etxebarri arteko tartea zeharkatzen, eta geltokia soilik E4 (Urdaibai) lineako trenek erabiltzen dute.
Urte bereko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[2]
2018ko ekainaren 29an geltokian kokatuta zegoen bezeroen arretarako bulegoa itxi zuten.[3]
Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etorkizunean Euskotrenen E4 lineako trenak Bilboko metroaren 3. linearen trazaduratik ibiliko dira, Metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko.[4] Ondorioz, Atxuri eta Kukullaga-Etxebarri geltokien arteko trenbide tartean tren zerbitzua ezabatuko da, eta horren ordez Bilboko tranbiaren luzapena egingo da, gutxienez Boluetaraino.[5] Aldaketa hau 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren urtebete atzeratu da eta Euskal Trenbide Sareak adierazi duenez 2019ko irailean gauzatuko da.[6]
Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
|
|
Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Trenbide Sarea «ETS-k doako wifi konexioa eskaintzen du Bilbo-Donostia eta Lasarte Oria-Hendaia lineetako 13 geltokitan» . Noiz kontsultatua: 2014-02-18.
- ↑ Irekia «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
- ↑ «Uztailaren 5ean Gernikako BABa irekiko da | Euskotren» www.euskotren.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-02.
- ↑ (Gaztelaniaz) ETS inicia el proceso para prolongar el tranvía desde Atxuri hasta Bolueta. Deia, Noticias de Bizkaia . Noiz kontsultatua: 2017-05-30.
- ↑ (Gaztelaniaz) ETS inicia el proceso para prolongar el tranvía desde Atxuri hasta Bolueta. Deia, Noticias de Bizkaia . Noiz kontsultatua: 2017-05-30.
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Y ahora, ¿qué hacemos con la estación de Atxuri?»» El Correo 2019-03-05 . Noiz kontsultatua: 2019-03-07.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
|
|