Atzerriko inbertsio zuzena

Atzerriko inbertsio zuzena (AIZ) inbertsio mota bat da non atzerritik enpresa estatu edo gizabanako batek inbertsio bat egiten duen bere herrialdekoa ez den entitate batean. Inbertsio hori ez da kapitalean soilik gauzatzen, teknologian, ezagutzan eta kudeatzeko abilezian transferentziak ere izan daitezke. Honegatik, ekonomia globalizatu bateko elementu bezala hartzen da, herrialdeen arteko kapital, teknologia eta ezagutza jarioak sortzen dituena. [1]
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inbertsioak mota desberdinetan sailkatu daitezke, euren erlazioaren arabera:[2]
- AIZ horizontala: enpresa batek bere herrialdetik kanpo egiten duen inbertsioa da bere negozio mota berdina atzerriko herrialdean egiteko. Honen adibide bat izango litzateke, Loreak Mendian enpresak Italian denda berri bat irekitzea horrela bezero berriak lortzeko. [2]
- AIZ bertikala: enpresa batek bere herrialdetik kanpo egiten duen inbertsioa da deslokalizatzeko helburuarekin. Honen adibide izango litzateke Loreak Mendian enpresak Vietnamen fabrika bat irekitzea produkzio kostuak murrizteko. [2]
- AIZ metaketa: enpresa batek bere herrialde batetik kanpo egiten duen inbertsioa da, kanpoko enpresarekin beste negozio mota bat sortzeko. Hau da, jatorriko herrialdearen ezberdina den negozio mota bat da, horrela biek batera negozio hori aurrera eramateko. [2]
- Plataformako AIZ: jatorrizko lurraldean garatzen duen jardueraren antzeko bat garatzea helburu duen kapital transferentzia da, konpainia nagusiaren negozio kopurua handitzeko helburuarekin. Kasu askotan, inbertsio hori egiten da bere produktua beste herrialde batean saltzeko; adibidez, inbertsio bat egitea Mexikon ondoren AEBtan saltzeko. [2]
Oinarri teorikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AIZri buruzko lehengo teoria garatua Stephen Hymer-ek1960an argitaratu bazuen ere, hainbat saikera egon ziren aurretik, horien artean Heckscherrek (1919) eta Ohlinek (1933) garatzen saiatu ziren. [3]
Hymerrek aurreko bi idazleen teoriek asetzen ez zituzten hutsuneak estaltzeko asmoz, bere teoria garatu zuen. Honen arabera, inbertsio zuzenaren bidez enpresek kontrol- maila handiagoa izango lukete inbertsio zorroaren bidez baino. Hymerrek teoria neoklasikoak gogor kritikatu zituen. Halaber, autoreak adierazten du AIZ ez dela herrialde ezberdinen arteko funtsen mugimendu huts bat, industria jakin batzuetan pilatzen den fenomeno bat baizik. Gainaera, Hymer harago joan zen AIZ ez dagoela atzerrian gehiegizko irabaziak irabazteko diseinatua adieraziz; AIZ atzerriko herrialdean mailegu edo kapital ondasunen trukeen bidez finatza daitekeela argudiatuz.[4] Bere ustez, AIZaren alderdirik erabakigarriena herrialde horren hazkunde ekonomikoa da. Hala eta guztiz ere, beste alderdi batzuk definitu zituen Hymer-ek ohikoak diren merkatu ez perfektuetan:
- Enpresa bakoitzaren abantail zehatzak: merkatu nazionala ustiatu, eta gero enpresak beste atzerriko merkatu inperfektuetan ematen diren abantailak aprobetxa ditzake.
- Gatazken ezabapena: enpresa batek bere presentzia handitzeko asmoz kolusiozko jokabideak egin ditzake liskarrak sortuz enpresen artean. Gatazken ezabapena gertatuko da enpresen jabegoa berdina izango litzatekeelako.
- Arriskuak murrizteko nazioarteko estrategia sortzeko joerak eratzea: enpresak arriskuak murriztu ditzake nazioarteko estrategia egokiak ezarriz.
Hainbat adituen arabera, Hymer-en garrantzia AIZari dagokionez, enpresa multinazionalen existentzia azpimarratu zuen lehen idazlea izatea da. [5]
Baldintzatzen duten eragileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzerrian inbertsio bat egiterakoan zenbait alderdik eragiten dute, baina alderdirik garrantzitsuena inbertsioa jasoko duen garapen maila da.[6] Adibidez, garapen txikiko herrialdeetan inbertsioa egin ohi da bertako eskulanaren kostu txikiaz aprobetxatzeko. Garapen handiko herrialdeetan, aldiz, berrikuntza eta ikerketa maila altuaz baliatzeko egin ohi dira inbertsioak.[7] AIZren arrazoiak hiru kategoriatan banatu daitezke: baldintza ekonomikokoak, baldintza politiko instituzionalekoak eta bestelako faktoreak.[8]
Eragile ekonomikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzerrian inbertsio zuzena egiterakoan kontuan hartzen diren alderdi ekonomiko nabarmenenak hurrengokoak dira: merkatuaren tamaina eta hazteko benetako aukerak izatea, ziklo ekonomikoen egonkortasun egoera egotea, balibide naturalen eta eskulanaren kalitatea eta kostua, produzkio metodoen eraginkortasuna, herrialdearen garapen ekonomikoa, azpiegituren kantitatea eta kalitatea, herrialdearen garapen tekonologikoa eta herrialdearen berrikuntza maila.[8]
Eragile politiko-instituzionalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baldintza politiko-instituzionalei dogokionez, kontuan hartzen diren alderdirik garrantzitsuenak legediaren egonkortasuna eta inbertsoreen eskubideen babesa dira. Hala ere, negozioak sortzeko, langileak kontratatzeko eta pertsonen igarotze arauak ere kontuan hartzen diren baldintzak dira. Zerga tasa, atzerriko negozioekiko irekitze maila eta herrialdearen akordioak beste herrialde batzuekin baldintza nabarmenak badira ere, ez dute bestelako alderdiek duten garrantzi berdina.[8]
Inbertsio zuzena eragiten duten beste eragile batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merkatu berrien bilaketa AIZen beste eragiletako bat da. Merkatu nazional handiko eta merkaturatze kostuekin lotura duten merkatuak kontuan hartu behar dira. Gainera, herrialdeak dituen balibide naturalen eskuragarritasun handia eta horiek ustiatzeko kostu txikiak dituzten merkatuak baldintza erabakigarriak dira.[8]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Inversión extranjera directa: qué es, características y ejemplos | ESIC» www.esic.edu (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) Morales, Francisco Coll. (2021-06-12). «Inversión extranjera directa (IED)» Economipedia (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ Imad A. Moosa. (2002-05-21). Imad A. Moosa Foreign Direct Investment Theory, Evidence And Practice ( 2002, Palgrave Macmillan). (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Ietto-Gillies, Grazia. (2005-01-01). Transnational Corporations and International Production: Concepts, Theories and Effects. Edward Elgar Publishing ISBN 978-1-84542-462-6. (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ Dunning, John H; Pitelis, Christos N. (2008-01). «Stephen Hymer's contribution to international business scholarship: an assessment and extension» Journal of International Business Studies 39 (1): 167–176. doi:. ISSN 0047-2506. (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ Ramírez-Alesón, Marisa; Fleta-Asín, Jorge. (2016-03-01). «Is the Importance of Location Factors Different Depending on the Degree of Development of the Country?» Journal of International Management 22 (1): 29–43. doi:. ISSN 1075-4253. (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ Fleta Asín, Jorge; Ramírez Alesón, María Luisa. (2012). Factores de localización de la inversión extranjera directa: Importancia e influencia en el comportamiento inversor de las empresas europeas en España. Universidad de Zaragoza, Prensas de la Universidad ISBN 978-84-697-0808-8. (kontsulta data: 2025-12-02).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Garcia;Lopez, Pablo.M;Andres. (2020). La Inversión Extranjera Directa. Instituto para la Integración de América Latina y el Caribe (INTAL), 21-22 or..