Auñamendi Eusko Entziklopedia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Auñamendi Eusko Entziklopedia
Jatorria
IzenburuaAuñamendi Eusko Entziklopedia
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Ezaugarriak
Genero artistikoaentziklopedia
Hizkuntzagaztelania, euskara eta eleaniztuna
Argumentu nagusiaEuskal Herria
euskomedia.org…

Auñamendi Eusko Entziklopedia Euskal Herriari buruzko kontsulta zientifikorako entziklopedia digital bat da, Eusko Ikaskuntzak Euskomedia fundazioaren bidez 2010eko martxoaren 30ean Interneten argitaratua. Izan ere, Internet bidez dohainik kontsulta daiteke. Bernardo Estornes Lasaren Enciclopedia general ilustrada del País Vasco ospetsuko 150.000 artikuluak hartu zituzten entziklopedia berrirako oinarritzat, eta Eusko Ikaskuntzaren bildumako 350.000 dokumentuak erantsi zizkioten. Gainera, 300 kolaboratzaile inguru ari dira artikuluak berritzen, osatzen, euskaratzen edota ekarpen berriak egiten.[1] 2017ko ekainaren 30ean entziklopediako edukiak Eusko Ikaskuntzaren webgunera pasatu eta entziklopediak webgune eta diseinu berria estreinatu zituen.[2]

2020an 155.000 artikulu zituen gaztelaniaz (%96,3) eta 6.061 (%3,7) euskaraz. Hala ere, lanaren izenburu ofiziala euskaraz baino ez da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Anakoz Amenabar: «Estornestarren uztaren jarraipena»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-03-31.
  2. «Auñamendi Entziklopedia berritu da», Eusko-Ikaskuntza.eus, 2017-06-30.
  3. (Gaztelaniaz) Ciordia, J. M.. (2020). «Auñamendi Eusko Entziklopedia, con el autoodio por delante · pómpilo» blog.pompilos.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]