Auch (frantsesez: Auch, gaskoierazAush) edo, izen historiko gisa, Auski[2]Gers departamenduko hiriburua eta Gaskoniako hiriburu historikoa da. Gers ibaiak zeharkatua, eskuinaldean hiri berria ageri da, eta ezkerraldean altxatzen da hiri zaharra, karrika estu eta bihurriez osatua (pousterlos). 2011n 21.871 biztanle zituen[3].
Auch hegoaldeko Ausci edo auskiarrak, lurralde hartako lehen biztanleak, akitaniar tribua zen, euskaldunen familiako herria beraz. Erromatarren garaian nolabaiteko garrantzia hartu ondoan, apezpikutegi bihurtu zen IV. mendean, eta Gaskoniako dukerriko hiriburua izan zen VII. mendetik aurrera. Gaskonia Euskal Herritik erabat bereizi ondoren, Auch hiriak hiriburu iraun zuen, Frantziako Iraultzaren poderioz Gaskonia desegin eta departamenduak sortu ziren arte.