Audauxko gaztelua
| Audauxko gaztelua | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | |
| Barruti | Oloroe-Donamariako barrutia |
| Kantonamendu | Nabarrengoseko kantonamendua |
| Frantziako udalerri | Audaux |
| Koordenatuak | 43°21′27″N 0°47′37″W / 43.357583°N 0.793564°W |
![]() | |
| Ondarea | |
| Mérimée ID | PA00084325 |
Audauxko gaztelua (frantsesez: Château d'Audaux), edo Gassionen gaztelua (frantsesez: Château de Gassion)[1] Bearnoko Audaux herrian XVII. mendean eraikitako gaztelua da. XIX. mendean Anton Abadiak erosi zuen eta 1947ko martxoaren 15ean monumentu historiko izendatu zuten.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1650ko uztailaren 6an Henri de Montaut-Navaillesek, Saint-Genièsko markesak, Jean II.a Gassiongoari saldu zizkion Audauxko lurra eta Castetbongo eta Bugneingo abadetxeak. Jean II.a Gassiongoa militar familia handi bateko kide zen eta Paueko Nafarroako Parlamentuko presidentea.
Urte berean gaztelua eraikitzen hasi eta 1659an amaitu zen.[2] Hurrego urteetan gehigarriak eraiki ziren, 1667an adibidez Pierre semeak kapera handitu zuen.
1789an Frantziako Iraultzaren eraginez kondearen ondorengoek ihes egin behar izan zuten. XIX. mendean Arnaut Mitxel Abadia eta haren familia bertan biziizan ziren eta 1833. urtean Anton Abadia semeak, euskaltzale eta esploratzaile famatuak erosi zuen.[3] 1850ean Etiopiako espediziotik itzuli zenean Afrikatik ekarritako morroiekin eta objetu ugarirekin bete zuen gaztelua. Lehoiak ere ekarri zituen. Bi urteren ondoren gaztelua uzteko erabakia hartu zuen eta teilatua desmuntatzen hasi zen itsas ertzean eraiki nahi zuen jauregirako. Azkenean egitasmoa bertan behera utzi eta Txarles anaiari oparitu zion Audauxko gaztelua.[4]
Hainbat jaberen eskutatik pasa zen hurrengo urteetan. Apprentis d'Auteuil Fundazioak erosi zuen eta umezurztegia eta eskola ezarri zituen bertan.[5] 1947an berriztatze lan sakonak egin ondoren monumento historiko izendatu zuten.
2022an Le Villade de François elkarteak erosi zuen eta 200.000 euro inbertituko ditu berriztatze lanetan eta ostatu bihurtuko du.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis XIV.aren estiloan altxaturiko gaztelua da. Eraikin nagusiak hiru atal ditu "U" itxuran antolaturik. Erdiko atalak teilatu inperiala du. Gazteluak hiru solairu ditu eta lehioak apaindurik daude.
Lubaki batek inguratzen du gaztelua.
Eraikin nagusiaren ekialdean zalditeria eta beste hainbat eraikin daude.[3]
Zazpi hektareatako azalera duen parkea du inguruan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Frantsesez) «Le projet de reconversion du château d’Audaux soutenu par la Fondation du patrimoine» LaRepubliqueDesPyrenees 2025-01-31 (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ a b «Château» pop.culture.gouv.fr (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ a b Iñigo Sagarzazu Altuna. (2025). Abadia, Jakintsua eta bere garaia. Elkar Argitaletxea, 34 or. ISBN 978-84-1360-530-2..
- ↑ Iñigo Sagarzazu Altuna. (2025). Abadia, Jakintsua eta bere garaia. Elkar Argitaletxea, 105 or. ISBN 978-84-1360-530-2..
- ↑ (Frantsesez) «Château dit de Gassion à Audaux» Fondation du patrimoine (kontsulta data: 2025-09-12).
