Edukira joan

Auerstedteko gudua

Koordenatuak: 51°05′58″N 11°35′15″E / 51.0994°N 11.5875°E / 51.0994; 11.5875
Wikipedia, Entziklopedia askea
Auerstedteko gudua
Laugarren Koalizioko Gerra
Davout mariskalaren marrazkia
Data1806ko urriaren 14
LekuaAuerstadt, Alemania
Koordenatuak51°05′58″N 11°35′15″E / 51.0994°N 11.5875°E / 51.0994; 11.5875
EmaitzaFrantziar garaipen erabakigarria
Gudulariak
 Frantzia Prusiako Erresuma Prusiako Erresuma
Buruzagiak
 Frantzia Louis Nicolas Davout Prusiako Erresuma Frederiko Gilen III.a Prusiakoa
Prusiako Erresuma Fernando Karlos Gilen Brunswickekoa
Indarra
26.000 infanteria
1.400 zalditeria
44 kanoi
66.000 infanteria
14.000 zalditeria
230 kanoi
Galerak
4.300 hildako, zauritu eta desagertu 13.000 hildako, zauritu edo gerra-preso
115 kanoi

Auerstedteko gudua Laugarren Koaliziko Gerraren testuinguruan gertatu zen, 1806ko urriaren 14an, Auerstedteko herritik hurbil, garaiko Saxonia-Weimar dukerrian. Prusiako Frederiko Gilen III.a erregearen eta Karlos Gilen Fernando Brunswickeko dukearen agindupean zegoen Prusiako lehen armadak Louis Nicolas Davoutek zuzendutako frantziar armadaren zati baten aurka borrokatu zuen. Auerstedteko gudua Jenako guduarekin batera agertzen da noizean behin, azken hau egun berean geratu baitzen, zenbait kilometro hegoalderantz.

1806ko urriaren 14an, Prusiako armada, mende erdiz Europan nagusia izan zena, aldi bereko bi gudutan garaitua izan zen. Davout mariskalak, armada frantsesaren eskuineko hegalaren buru, prusiarren aurka egin zuen Auerstedten, eta Napoleon enperadoreak, berriz, Jenan.

Napoleonek kanpaina Berlin hartzeko helburuarekin gidatu zuen. Saalfelden borrokatxo bat izan ondoren, Napoleonek Prusiako armadaren atzetik jarraitu zuen. Weimarren zegoela pentsatuz, Leipzigera joan zen, Jenan aurre egiteko. Esploratzaileek Napoleoni prusiarrak urriaren 13an harrapatuko zituztela adierazi zioten. Napoleonek Prusiako armadaren zatirik handiena zeukala aurrean pentsatzen zuen. 13tik 14rako gauean, Davout bidali zuen aurreratzeko eta Prusiako armadaren eskuin aldeari aurre egiteko, lur irekietara eramateko, non tropa frantziar gehienek eraginkortasun handiagoz aurre egin ahal izango zieten.[1]

Davoutek, orduan, benetan 60.000 gizon baino gehiago zituen gudaroste sendoa zenari aurre egin zion, Frantziako mariskalaren 26.000 soldaduen aurka. Hala ere, ezagutza taktiko askoz hobeak erakutsiz, Brunswickeko dukearen agindupeko indarrei eutsi zien, zeina ekintza horretan hil baitzen. Ondorengo kontraeraso frantsesean, prusiar armada, orain Frederiko Gilen erregearen agindu zuzenpean zegoena, garaitua izan zen.[2]

Porrot honek, Jenako guduarenarekin batera, gerraren amaiera ekarri zion Prusiari. Frantziar tropek lurralde nazionala okupatu zuten, Berlin hartu zuten eta Tilsiteko Hitzarmenaren arabera lurralde jabetza garrantzitsuei uko egitera behartuta egon ziren.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Quimby, Robert S.; Gallaher, John G.. (1977-02). «The Iron Marshal: A Biography of Louis N. Davout» The American Historical Review 82 (1): 118.  doi:10.2307/1857233. ISSN 0002-8762. (kontsulta data: 2024-12-01).
  2. a b Dodge, Theodore Ayrault; Petre, F. Loraine; Roberts, Earl. (1907-10). «Napoleon's Conquest of Prussia, 1806» The American Historical Review 13 (1): 140.  doi:10.2307/1834901. ISSN 0002-8762. (kontsulta data: 2024-12-01).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]