Augsburgeko bakea

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Agiriaren azala

Augsburgeko Bakea 1555eko irailaren 25ean egungo Bavarian dagoen Augsburg hiri-inperial askean sinaturiko ituna izan zen, Karlos Habsburgokoak eta Schmalkaldengo Ligak sinaturikoa[1] Ofizialki alde bien arteko gatazka amaitu zuen eta Germaniako Erromatar Inperio Santuan kristauen banaketa legala ezarri zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itunak cuius regio, eius religio printzipioa ezarri zuen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzeei luteranismo ala katolizismo hautatzeko aukera eman ziena. Berton bizi ziren biztanleek printzearen erlijiora lotu behar izan zuten, bestela emigratzeko aukera zuten.[2]

Karlos V.ak jada 1548an gatazka arautu zuen Augsburgeko Interimaren bitartez. Interimak printzipio katolikoak babestu zuen baina kleroaren ezkontzak eta laikoei ogia eta ardoa ematea onartu zituen. Hurrengo urtean, protestantek bere Interim argitaratu zuten Leipzigen.[3]

Maurizio Saxoniakoa hautesleak 1552an matxinatu eta interima bertan behera geratu zen. Urte hartako Passauko negoziazioetan printze katolikoek bakea eskatu zuten baina enperadoreak ez zuen zisma bat nahi eta hurrengo dietarako utzi zuen gatazka behin-behineko bakea eskatuz.

Karlosen izenean Fernando bere anaiak parte hartu zuen eta luteranoen aldeko begiramena eskaini zuen. Itunak hiru printzipio nagusi zituen:

  1. Cuius regio, eius religio ("Eskualde bakoitzari, bere erlijioa"). Printzipioak barne-batasuna ezarri zuen: printzearen erlijioa mendekoena izan behar zen eta bat ez zetorrenak alde egiteko eskubidea zuten.
  2. Reservatum ecclesiasticum (eliz salbuespena), eliz-estatuak estatus berezia zuten: prelatu bat erlijioz aldatzen bazuen, mendekoek ez zeuden aldatzeko behartuak eta prelatuak karguari uko egin behar izan zion.
  3. Declaratio Ferdinandei (Fernandoren adierazpena), nobleak ez ziren lehenengo printzipio betetzeko behartuak. Horrela, herri eta hiri mistoak agertu ziren. Adierazpen hau hogei urtez izan zen sekretu.[4]

Agiriak ez zituen arazo guztiak konpondu: luteranismo babestu arren, ez zuen kalbinismo edo anabaptismo onartzen. Hau da, luterotar printze baten agindupean bizi ziren kalbinista eta anabaptista guztiak herejetzat hartzen zituen. Honek, azken finean, Hogeita Hamar Urteko Gerra piztu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Hughes, Michael (1992), Early Modern Germany, 1477-1804, Philadelphia: MacMillan Press eta University of Pennsylvania Press, 59. orrialdea, ISBN 0-8122-1427-7 .
  2.   May, Gerhard (1999), Augsburg, Peace of, Encyclopedia of Christianity, 1, Grand Rapids: Wm. B. Eerdmans, 159. orrialdea, ISBN 0802824137 .
  3.   Encyclopædia Britannica, Peace of Augsburg, http://www.britannica.com/EBchecked/topic/42767/Peace-of-Augsburg .
  4.   Parker, Geoffrey, The Thirty Years' War (2. argitaraldia), 17. orrialdea, ISBN 0-415-12883-8 .


Historia
Germaniako Erromatar Inperio Santua
Artikulu hau Germaniako Erromatar Inperio Santuko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.