August Heinrich Hoffmann von Fallersleben

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
August Heinrich Hoffmann von Fallersleben
Hoffmann von Fallersleben.jpg
Bizitza
Jaiotza Fallersleben1798ko apirilaren 2a
Herrialdea  Alemania
 Polonia
Heriotza Corveyko abadia1874ko urtarrilaren 19a (75 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Göttingengo Unibertsitatea
Bonngo Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea poeta, liburuzaina, idazlea, iraultzailea, musikologoa, ethnomusicologista eta haur literaturaren idazlea
Enplegatzailea(k) University of Wrocław
IMDb nm1755328
http://www.von-fallersleben.de/

August Heinrich Hoffmann von Fallersleben (Lüneburg, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania—, 1798ko apirilaren 2a - Westfalia, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania—, 1874ko urtarrilaren 19a) alemanezko olerkari eta filologoa izan zen.

Aleman hizkuntza eta literaturako irakasle izan zen Breslaun (1823). Filologia-lanak idatzi ondoren, olerki satirikoak argitaratu zituen: Unpolitischen Lieder (1840-1841, Kantu apolitikoak). Poema haiek zirela eta, kargua kendu zioten, administrazioari irain egiten ziolako. Alemaniarren batasunaren aldeko sutsua, Hoffmann ezagunagoa da bere 37 Lieder für das junge Deutschland (1843, 37 kantu Alemania gaztearentzat) bildumagatik, batez ere haietarikoa den Deutschland, Deutschland über alles (Alemania, Alemania ororen gainetik) olerkiarengatik, hura izan baitzen, Franz Joseph Haydnen musikaz lagundurik, Alemaniako ereserkia Hitlerren III. Reicharen garaian. Gaur egun, ahapaldi hori kenduta, beste guztiak ditu Alemaniako ereserkiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: August Heinrich Hoffmann von Fallersleben Aldatu lotura Wikidatan