August Schleicher

Wikipedia, Entziklopedia askea
August Schleicher

Bizitza
JaiotzaMeiningen1821eko otsailaren 19a
HerrialdeaDuchy of Saxe-Meiningen
HeriotzaJena1868ko abenduaren 6a (47 urte)
Hobiratze lekuaJohannisfriedhof (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
HeziketaBonngo Unibertsitatea
Gymnasium Casimirianum Coburg (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Friedrich Gottlieb Welcker (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, kazetaria, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Jenako Unibertsitatea
Pragako Unibertsitate Karolina
Jasotako sariak
KidetzaZientzien Bavariar Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Q1796716 Itzuli
Hungariako Zientzien Akademia
Saxon Academy of Sciences and Humanities (en) Itzuli
Serbian Learned Society (en) Itzuli

August Schleicher (Meiningen, Alemania, 1821eko otsailaren 19a - Jena, Alemania, 1868ko abenduaren 6a) alemaniar hizkuntzalaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritza konparatua metodologia bakar batera ekartzen saiatu zen. 1850-1857 urte-bitartean, Filologia Klasikoa, grekoa eta latina irakatsi zituen Pragako Unibertsitatean. Eslaviar hizkuntzak hasi zen ikertzen urte haietan. 1856-1857 urteetan, lituanierari buruzko gidaliburu bat idatzi zuen, Handbuch der lituanischen Sprache ("Lituanieraren eskuliburua"); eta 1862an, Compendium der verglichenden Grammatik der indogermanischen Sprachen ("Hizkuntza indogermaniarren gramatika konparatua"), hizkuntza indoeuroparra berregitea helburu zuen obra argitaratu zuen. Hizkuntzei buruzko teoria berri bat aurkeztu zuen, hizkuntzak organismo bizitzat hartzen zituena, izadiaren legeen mende: Die darwinische Theorie und die Sprachwissenschaft (1863, "Darwinen teoria eta Hizkuntzalaritza").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]