August Wilhelm Schlegel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
August Wilhelm Schlegel
August Wilhelm Schlegel
Datu pertsonalak
Jaio 1767ko irailak 8
Hannover (Brunswick-Lüneburgeko hauteslerria)
Hil 1845eko maiatzak 12
Bonn (Renania)


August Wilhelm Schlegel (Hannover, Brunswick-Lüneburgeko hauteslerria, 1767ko irailaren 8a - Bonn, 1845eko maiatzaren 12a), geroago von Schlegel, alemaniar idazle, itzultzaile eta pentsalaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Göttingengo Unibertsitatean filologia eta estetika-ikasketak egin zituen eta 1794an, anaia Friedrichekin batera, Athenäum aldizkaria sortu zuen, erromantizismoa Alemanian ezagutarazteko eta bultzatzeko helburua zuen aldizkaria. Hurrengo urteetan, Alemaniako hainbat unibertsitatetako irakasle izateaz gainera, Shakespeare, Calderón de la Barca eta italiar, portugaldar eta espainiar idazle handien obrak itzuli zituen alemanera.

1804tik aurrera, Europan barrena bidaiatu zuen Madame Staël frantses idazlearekin batera. Berlingo Unibertsitateko literatura-saileko irakasle izendatu zuten ondoren, eta sanskritoari eta indiar literaturari buruzko azterketak bideratu zituen.

Bere obra nagusiak Gedichte (1800, «Olerkiak»), Ion (1803), Über dramatische Kunst und Literatur (1808-1809, «Dramagintza eta literaturgintzari buruz») eta Alemaniar poesia eta hizkuntzari buruzko historia (1818-1819) dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: August Wilhelm Schlegel Aldatu lotura Wikidatan