August Wilhelm von Hofmann
August Wilhelm von Hofmann (Giessen, Alemania, 1818ko apirilaren 8a - Berlin, Alemania, 1892ko maiatzaren 5a) alemaniar kimikaria izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Londresko Kimika Eskolako zuzendaria eta Berlingo unibertsitateko irakasle izan zen. Bonnen eta Berlinen laborategiak antolatu zituen. Kimika organikoari buruzko lanak egin zituen. Bentzenoa eta anilina bakartu zituen harrikatzaren alkaternatik.
Beste lanen artean, amidak amina bihurtzeko prozesua (Hofmannen erreakzioa) eta lurrundura-dentsitateen bitartez isurkarien pisu molekularra lortu ahal izateko metodoa asmatu zituen.
Alemaniako Kimika Elkartearen sortzaileetako bat izan zen (1867).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: August Wilhelm von Hofmann ![]() |