Augusta Bavariakoa
| Augusta Bavariakoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Augusta Amalia Ludovika von Bayern |
| Jaiotza | Estrasburgo, 1788ko ekainaren 21a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Munich, 1851ko maiatzaren 13a (62 urte) |
| Hobiratze lekua | San Migel eliza (Munich) |
| Familia | |
| Aita | Maximiliano I.a Josef Bavariakoa |
| Ama | Augusta Guillermina Hesse-Darmstadtekoa |
| Ezkontidea(k) | Eugène de Beauharnais (1806 - |
| Seme-alabak | |
| Haurrideak | |
| Leinua | Wittelsbach-eko etxea |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aristokrata |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | katolizismoa |
Augusta Amalia Ludovica Bavariakoa (alemanez: Auguste Amalia Ludovika von Bayern; Estrasburgo, 1788ko ekainaren 21a - Munich, 1851ko maiatzaren 13a) Bavariako printzesa izan zen, ezkontzaz Italiako erregeorde, Leuchtenbergeko dukesa eta Eichstätteko printzesa.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Augusta Bavariako Maximiliano I.a Josef Bavariako erregearen (1756-1825) eta haren lehen emaztearen, Augusta GuillerminaHesse-Darmstadt-eko printzesaren (1765-1796) alaba zaharrena izan zen. Amaren aldeko aitona-amonak Jorge Gilermo Hesse-Darmstadt-eko printzearen eta Luisa Albertina Leiningen-Falkenburg-Dagsburgoko printzesa izan ziren. Napoleondar gerren sasoian hazi zen.
Augusta jadanik konprometitua zegoen Karlos II.a Badengoarekin, gero Badengo duke handia izan zenarekin, baina Napoleon I.a Bonaparte enperadorea prest zegoen bere aita Bavariako errege egiteko eta, trukean, Augusta haren semeordearekin, Eugène de Beauharnaisekin, Italiako erregeordearekin, ezkontzeko eskatu zuen.
Maximilianoren onarpenaren ostean, aita Bavariako errege izendatu zuten 1806. urteko urtarrilaren 1ean. Augustak eutsi egin zion, imintzio bat egin eta konorterik gabe geratu zen denbora luzean. Hori guztia alferrik izan zen, men egin behar izan baitzion. Zeremonia zibila Municheko Egoitzako Galeria Berdean ospatu zen.
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Augusta printzesa 1806. urteko urtarrilaren 14an ezkondu zen Munichen, Eugène de Beauharnais (1781-1824) erregeorde italiarrarekin, Alejandro de Beauharnais bizkondearen eta emazte Josefina de Beauharnais eta Frantziako enperatriz ohiaren semea. Napoleon zeremonian izan zen, bere momenturik onenean agertu zen eta gogo-aldarte oparoan zegoen.
Konpromezuaren hasiera gora-behera, Eugène de Beauharnaisekin ezkontzea maitasunagatiko lotura bihurtu zen, elkar ikusi bezain laster (sasoiko iturri guztien arabera) elkar maitatu zuten eta.
Ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen:
- Josefina Leuchtenbergekoa (1807-1876) Oskar I.a, Suediako eta Norvegiakoaren erregina ezkontidea, Napoleonen antzinako maitale baten, Désirée Clary, eta bere senar Bernadotte mariskalaren semea. Hauek 1818an lortu zuten tronua, Carlos XIV Juan -Suedia- eta Carlos III Juan -Norvegian- bezala, eta bera Desideria erregina bezala. 1844an erregea hil zenean, Oscar I.a izan zen haren oinordekoa.
- Eugenia de Beauharnais (1808-1847), 1826. urtean Konstantino Hohenzollern-Hechingengo printzearekin ezkondua.
- Augusto de Beauharnais (1810-1835), Maria II.a Portugalgoarekin ezkondua.
- Amelia de Beauharnais (1812-1873), Petri IV.a Portugalgoarekin ezkondua (Maria II.a Portugalgo erreginaren aita); Brasilgo enperatriz bihurtua.
- Teodolinda de Beauharnais (1814-1857), 1841. urtean Gilermo I.a Urachekoadukearekin ezkondua.
- Carolina (1816).
- Maximiliano de Beauharnais (1817-1852), Maria Nikolaievna Errusiakoarekin ezkondua, Errusiako dukesa handia, Nikolas I.a Errusiako tsarraren alaba.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Pereira, Ver todas las entradas de Roberto. (2025-11-04). «Augusta De Baviera: Princesa Y Estratega En La Era Napoleónica - REVISTA LITERARIA EL CANDELABRO» revistaliterariaelcandelabro.blog (kontsulta data: 2025-11-11).
- ↑ «Augusta de Baviera - Bilatu Bideoak» www.bing.com (kontsulta data: 2025-11-11).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marita A. Panzer: Wittelsbacherinnen. Fürstentöchter einer europäischen Dynastie. Pustet, Regensburg 2012, ISBN 3-7917-2419-5, S. 147–159.
- Armin Schroll: Prinzessin Auguste Amalie von Bayern (1788–1851). Eine Biographie aus napoleonischer Zeit. Meidenbauer, München 2010, ISBN 3-89975-725-5.