Augusta Brunswick-Wolfenbüttelekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Augusta Brunswick-Wolfenbüttelekoa
Auguste von Braunschweig-Wolfenbüttel.jpg
Bizitza
Jaiotza Brunswick1764ko abenduaren  3a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Koluvere Itzuli1788ko irailaren  27a (23 urte)
Hobiratze lekua Estonia
Heriotza modua : arazo puerperala
Familia
Aita Charles William Ferdinand, Duke of Brunswick-Wolfenbüttel
Ama Augusta Britainia Handikoa
Ezkontidea(k) Frederick I of Württemberg Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Brunswick-Bevern Itzuli
Jarduerak

Augusta Brunswick-Wolfenbüttelekoa (Augusta Karolina Frederika Luisa; 1764ko abenduaren 3a - 1788ko irailaren 27a) Frederiko Württembergekoaren emaztea eta Gilen I.a Württembergekoaren ama izan zen. Bere ahizpa Karolina Brunswickekoak bezala bizitza pertsonal eskandalotsua izan zuen eta ezkontza bizitza desatsegina.

Ezkontza bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frederiko senarraren arreba nagusia, Sofia Dorotea Wurtembergekoa, Paulo tsarevitxarekin ezkonduta zegoen. 1782an Frederiko Sofiarekin batera Errusia ezagutzera joan zen. Bertan Katalina II.a Errusiakoak Finlandiako ekialdeko gobernadore izendatu zuen, eta Vyborgera bizitzera joan ziren. Dukeak, ordea, joera homosexualk zituen, eta beti zegoen mutil noble gazteen talde batez inguratuta. Augustak zioenez berarekin oso bortitza zen. Frederikok 2 metro eta 11 zentimetro neurtzen zituen eta 200 kilogramoko pisua zuen.

San Petersburgora 1786an egin zuten bisita batean Augustak Katalina II.ari esan zion babesa eman behar ziola. Katalinak babes hori eman eta Frederiko Errusiako gortetik kaleratu zuen. Sofiak bere anaiari ematen zitzaion tratua zela eta protesta egin zuen, baina Katalinak Frederikoren bizitza zigortu zuen.

Augustaren aitak, ordea, ez zuen babestu bere alabaren dibortzio eskaera. Katalinak Tallinnetik gertu (gaur egungo Estonia) dagoen Lohdeko gaztelua eskaini zion Augustari eta bertan Wilhelm von Pohlmann ehiza irakaslearekin bizi zen. Honek erlazio sexualak izan zituen Augustarekin, baina ez dago argi baimenik eman ote zion. Haurdun geratu zen, hala ere.

1788ko irailaren 27an, 23 urte zituela, erditzean izan zuen odol-hustea dela eta hil zen.