Auguste de Marmont

Wikipedia, Entziklopedia askea
Auguste de Marmont
Marmont.jpg
Councillor of State (en) Itzuli


Frantziako parea

Bizitza
JaiotzaChâtillon-sur-Seine1774ko uztailaren 20a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaVenezia1852ko martxoaren 22a (77 urte)
Hobiratze lekuaChâtillon-sur-Seine
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarraartillery (en) Itzuli
GraduaInperioko mariskal
Parte hartutako gatazkakFrantziako Iraultzako Gerrak
Napoleondar Gerrak

Find a Grave: 158851090 Edit the value on Wikidata

Auguste Frédéric Louis Viesse de Marmont, Ragusako dukea (Châtillon-sur-Seine, 1774ko uztailaren 20a - Venezia, 1852ko martxoaren 22a) frantziar mariskala izan zen.

Dijonen ezagutu zuen Napoleon. Bonapartek landa-laguntza izendatu zuen eta elkarrekin egon ziren Italia eta Egiptoko kanpainetan. Brumaireko estatu-kolpean egon zen eta artilleriaren buru izan zen Marengoko guduan.

1805ean Ragusako Errepublika okupatu zuen eta bost urtez Dalmaziako gobernaria izan zen. 1809an Wagramgo guduan borrokatu zuen. 1810ean Frantziako armadaren Espainiako iparraldean agintea jaso zuen. André Masséna ordezkatu zuen karguan. Wellingtonek garaitu zuen Arapilesko guduan. 1813an Lützen, Bautzen eta Dresdengo guduetan parte hartu zuen.

Berrezarkuntza ondoren, Borboien zerbitzura egon zen eta Michel Ney mariskalaren exekuzioaren alde bozkatu zuen. 1830ean Uztaileko Iraultza zanpatzeaz arduratu zen. Errege familiari erbestera lagundu eta Venezian hil zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Voyage en Hongrie, etc. (4 liburuki, 1837)
  • Voyage en Sicile (1838)
  • Esprit des institutions militaires (1845)
  • Cesar; Xenophon; eta Mémoires (8 liburuki, 1856)