Augusto III.a Poloniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Augusto III.a Poloniakoa
King Augustus III of Poland.jpg
Poloniako monarka

1733ko urriaren 5a - 1763ko urriaren 5a
list of rulers of Saxony (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaDresden1696ko urriaren 17a
Herrialdea Saxoniako Erresuma
 Bi Nazioen Errepublika
HeriotzaDresden1763ko urriaren 5a (66 urte)
Hobiratze lekuaKatholische Hofkirche
Familia
AitaAugusto II.a Poloniakoa
AmaChristiane Eberhardine of Brandenburg-Bayreuth
Ezkontidea(k)Maria Josepha of Austria (en) Itzuli  (1719ko abuztuaren 20a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Wettin (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Musicbrainz: 16e97224-2307-4046-bd11-88f1c27ae6cf Find a Grave: 35542252 Edit the value on Wikidata
Signature of August III of Poland.PNG

Augusto III.a (Dresden, 1796ko urriaren 17a - ibidem, 1763ko urriaren 5a) Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia izan zen 1733tik 1763ra. Saxoniako hautesle ere izan zen Germaniako Erromatar Inperio Santuan, Frederiko Augusto II.a izenarekin.

Augusto II.a Poloniakoaren semea izan zen eta 1712an katolizismora bihurtu zen Poloniako errege izateko. 1719an Maria Josefa Austriakoarekin ezkondu zen. Aita 1733an hil zenean, Saxoniako hautesle bihurtu zen.

1733ko urriaren 5ean Poloniako errege aukeratua izan zen eta aurreko errege Estanislao I.a kanporatu zuen. Krakovian koroatu zuten 1734ko urtarrilaren 17an.

Austriaren alde egin zuen Prusiaren aurka Austriako Ondorengotza Gerran eta Zazpi Urteko Gerran. Saxonia Prusiako Erresumak garaitu eta okupatu zuen. Poloniako erregealdiak Czartoryski and Poniatowski familien eta Katalina Handia enperatriza errusiarraren eragina izan zuen. Anarkia soziala eta Prusia, Errusia eta Austriarekiko mendekotasuna sakondu ziren.

Dibertimenduan eta atseginean interesatuago egon zen, eta Heinrich von Bruhl kontseilaria estatuko arazoez arduratu zen. Arteen eta arkitekturaren mezenas handia izan zen.