Edukira joan

Augustobriga

Koordenatuak: 39°48′21″N 5°24′27″W / 39.80578°N 5.40761°W / 39.80578; -5.40761
Wikipedia, Entziklopedia askea
Augustobriga
Kultura ondasuna
Aztarnategi arkeologikoa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Extremadura
ProbintziaCáceresko probintzia
UdalerriaBohonal de Ibor
Koordenatuak39°48′21″N 5°24′27″W / 39.80578°N 5.40761°W / 39.80578; -5.40761
Map

Augustobriga Lusitaniako hiri erromatarra izan zen. Haren gainean Talavera la Vieja herria eraiki zen, Cáceresko probintzian. Tajo ibaiaren ertzetan altxatuta, 1963an Valdecañas urtegia egin zenean ur azpian gelditu zen. Aztarna batzuk urtegia bete aurretik babestu ziren, bereziki Los Mármoles tenplua.

Hiriaren kokapena estrategikoa zen. III. mendean Via Viginti Quinque Hispanica ibilbidearekin lotuta agertzen da, Leuciana eta Toletum artean. Augustobrigatik erromatar galtzada garrantzitsua igarotzen zuen, Augusta Emeritatik (egungo Mérida) Caesarobrigara (egungo Talavera de la Reina) zihoana. Beste ibilbide batek ere hiria aipatzen du, Ravennate izenekoa, Lebura eta Lomundo artekoa.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jiménez, Rubén Julián. Minor Network, ed. Diccionario toponímico y etnográfico de Hispania Antigua. ISBN 84-95673-02-9.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]