Augustobrigako tenplu erromatarra
Augustobrigako tenplu erromatarra | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Extremadura |
Probintzia | Cáceresko probintzia |
Koordenatuak | 39°48′25″N 5°28′56″W / 39.80692°N 5.48225°W |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Valdepeñas urtegia |
Augustobrigako tenplu erromatarra, herrian Los Mármoles izenarekin ezagututa, kontserbatuta dagoen tenplu baten erorkinak dira. Jatorriz Caceresko probintzian zegoen Talavera la Vieja herrian zegoen, herri hau Augustobriga gainean eraikia. 1957tik 1964ra Valdecañas urtegia eraiki zenean, herria ur azpian gelditu zen baina aurretik, 1963an, erorkinak lekuz aldatu zituzten, gaur egun dauden tokian jartzeko, hau da, urtegiaren gainean, Bohonal de Ibor herrian. 1931tik kultura ondarearen izendapena du.[1]
Tradizioz, inguruko biztanleek miretsi egin izan dute tenplua, eta, aldi berean, ez dute ulertu ere egin. Bitxia bada ere, 70eko hamarkadara arte, hondakin horiek ez ziren erromatarrekin lotzen, arabiarrekin baizik. Ziur aski, ideia horren atzean musulmanek tenpluari eman zioten erabilera baten oroimena zegoen.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]II. mendeko tenplu honek oinplano angeluzuzena du, hegoaldera begira dago eta amildegi altu baten goialdean. Horrela, jatorrizko kokapena errepikatzen da, nahiz eta gaur egun sakana zati handi batean urez estalita egon.
Tenpluaren aztarnekin batera badira beste hiru zutabe. Horiek Cillako tenplukoa ziren eta bakarrik zutabeak aldatu ziren zeren eta euskarria opus caementicium materialez egina baitzegoen.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairaren arabera, jauregi hori errege mairu batek eraiki zuen, alaba goi-goian giltzapetzeko; horrela, zaldun kristau batekin zituen maitasunak amaitu nahi zituen. Narrazio horren arabera, zutabe horien helburua zen printzesa bizi zen gela ahalik eta garaiena altxatzea, harrizko arkutik bakarrik sartzen baitzen kanpora. Handik, polea batekin, otar bat igotzen zioten goizero elikagaiekin, eta saski horretan bertan, zorigaiztoko egun batek bere bizitzaren amaiera aurkitu zuen, mahats-mordo batean sugegorri batek hozka egin baitzion.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zutabeak.
-
Tenplua atzetik.
-
1811ko grabatua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Morán Sánchez, Carlos Jesús (2014), «Augustóbriga (Talavera la Vieja)», II Coloquios Histórico-Culturales del Campo Arañuelo D. Antonio María y Cano (Navalmoral de la Mata): 21-40.or.
- ↑ Santos Sánchez, Marcelino (1993). Historia de Talavera la Vieja (la romana Augustóbriga). Gráficas del Tajo. ISBN 84-604-6885-2.