Augustoren Eguzki Erlojua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Augustoren Eguzki Erlojua edo Horologium Augustae antzinateko eguzki erlojurik handiena izan zen. Erroman kokatuta zegoen eta Augusto enperadoreak eraikiarazi zuen K.a. 10ean.


Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Augustoren Eguzki Erlojuak Piazza di San Lorenzo in Lucina eta Piazza del Parlamento hartzen zituen eremu handi bat hartzen zuen, zehazki Marteren Zelaian kokatua zegoelarik, Ara Pacisetik metro gutxira. Eguzki erlojua trabertinoz eginiko plaza zirkular handi bat zen, goikaldeko erdian kuadrantea edo gnomona zuelarik, brontze inkrustazioekin egina. Zirkuluaren erdian obelisko bat kokatzen zen, brontzezko globo batekin amaitua, honela, eguzkiaren posizioaren arabera, obeliskoaren itzala kuadrantearen alde batean edo bestean isladatzen zelarik, hilabeteko eguna eguerdian proiektaturiko itzalaren luzera zehatzaren bidez erakutsiz. Anekdota bezala, Plinio Zaharrak 70. urtean aipaturiko egutegiak behar bezala funtzionatu gabe urte batzuk zeramatzala esan zuela aipatu behar da.

Kontserbatutako hondarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, ezin daiteke askorik ikusi monumentu honi buruz, obeliskoa Augustok ekarri zuen Heliopolisetik Egipto Erromatar Inperioan barneratua izan ondoren. Obeliskoa bere jatorrizko tokian mantendu zen VIII. eta XII. mendearen arteko uneren batean apurtu zen arte, neurri handi batean lurperatua geratuz. 1748 arte ez ziren berreskuratu obeliskoaren hondarrak, XVIII. mendearen amaieran Piazza di Montecitorion zaharberritua eta berreraikia izan zelarik.

Brontzezko idazkunak zituen trabertinozko plaza handiari buruz, soilik meridianoaren lerroaren zati txiki bat ezagutzen da, Edmund Buchner buru zuen arkeologo alemaniar talde batek aurkitua. Zati hau oraindik ikusgai dago (ikus argazkia).

Horologium Augustiren meridianoaren zati bat.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]