Aukštaitija

Koordenatuak: 55°43′30″N 24°21′50″E / 55.725°N 24.3639°E / 55.725; 24.3639
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aukštaitija
Motaregion of Lithuania (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak55°43′30″N 24°21′50″E / 55.725°N 24.3639°E / 55.725; 24.3639
Jantzi tradizionalak.

Aukštaitija edo Goi Lituania, (euskaraz: Goiko Lurrak) Lituaniako bost eskualde historikoetatik bat da. Izen horren jatorria eskualdearen orografiatik dator zeren eta zertxobait altuago baita, batez ere ekialde aldean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukštaitija Lituaniako ipar-ekialdean dago eta Letonia zein Bielorrusiako zatiak hartzen ditu. Hiri nagusia Panevėžys da. Biztanleen araberako hiri nagusiak hauek dira:

Eskualdean bereziki deigarriak ekialdean dauden aintzirak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki, Aukštaitija Lituaniako Dukerri Handiari zegokion XIII. mendera arte. Bere hasierako kapitala, ustez, Kernavena zen. Gediminasek 1322an sinatutako itun batean, Aukštaitijari Terra Eustoythen (euskaraz: «Aukštaitijanoen lurraldea») izena eman zitzaion. Aukštaitija Austechia bezala aipatua izan zen 1326 inguruan idatzitako Chronicon terrae Prussiae liburuan.

Politikoki, XIII. mendearen amaieratik, Vilna/Lituaniako dukerria eta Trakaiko dukerria hartzen zituen, eta, beharbada, terminoa bi erakunde horiei erreferentzia egiteko erabiltzen zen. XV. mendetik aurrera, Trakaiko eta Vilnako Voivoderriri zegokion, elkarrekin batasun politiko eta etnikoa osatzen baitzuten, Lituania Propioa ere deitua.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehien erabiltzen den hizkuntza lituanieraren dialekto bat da: aukštaitianera. Halber, gutxiengo batzuk badira: errusiarrak eta bielorrusiarrak. Horren ondorioz aukštaitianeran hizkuntza horien elementuak aurki daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]