Aukaz Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea


Aukaz Elkartea, herri eta auzoetako jaietako programetan adin txikikoei zuzenduriko ekintzak antolatu eta aurrera eramateko sortutako elkartea da. Horretarako, bai jolas dinamiko eta estatikoak, eta baita jolas-material desberdinak erabiliko ditu. Begirale, astialdi talde eta astialdi eskolen sare zabal batekin kontaktu zuzena daukate ekintzak diseinatu eta dinamizatu ahal izateko, kasuan kasuko beharrizanak kontutan hartu eta haietara moldatutako taldea sortzeko. Hartzaileei dagokienean, euren nahiak lehenetsiko dituzte dinamika motak aukeratzeko orduan, beraien filosofiarekin bat etorrita betiere (astialdi hezitzailea, partehartzailea eta berdintasunean oinarritutakoa). Hala ere, ideia zehatzik eduki ezean Aukaz Elkarteak berak hartuko du ekintzak diseinatzeko ardura, dinamizatzaile eta hartzaileekin adostuta.

Aukaz elkartea eratzen dutenek astialdi munduan ibilitakoak dira, eta urte hauetan hutsune bat ikusi dute mundu honetan. Gizarte eragile edo instituzioen eta astialdi munduaren arteko loturan ikusi dute gabezia, eta hauen harremana sendotzea funtsezkoa iruditzen zaie. Elkarlan hori errazteko tresna besterik ez litzateke beraien elkartea.

Begiraleei dagokienean, beraien datuak jaso eta datu base batean gordeko dituzte, lan-poltsa modukoa eratuaz. Gipuzkoako edozein auzo, herri edo inguruetako deialdi bat jasota, zuzenean beraiekin harremanetan jarriko dira herrigintzan lagundu izateko. Norbaitek zonaldeei egokitutako preferentziaren bat izanez gero kontuan hartuko lukete.

Beste alde batetik prest daude gaztetxe, gazte asanblada, jai batzorde, udaletxe, ikastola eta antzerako edozein eragilerekin lan egiteko. Eskaerak jaso eta ahalik eta erantzun egokiena emango diete, eragilearen izaera eta beharren araberakoa (materiala, begirale kopurua, gaia, ekintzen iraupena…).

Eskaera jasotzean begiraleekin kontaktuan jarriko dira eta beraiekin batera ekintza aurrera eramateko beharrezko dena prestatuko dute.

Ekintza amaitutzat ematean, Aukaz Elkarteak begirale eta hartzaileekin ebaluaketa bat egingo du, aurrera begirako lana hobetzeko asmotan. Ondoren emaitza bi aldeei luzatuko zaie, akatsetatik ikasi eta ondo egindakoak kontuan hartu ahal izateko.

Blog-a martxan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blog bat jarri dute martxan, sarea osatzen joan ahal izateko:

http://aukazelkartea.blogspot.com