Aulki kurul

Wikipedia, Entziklopedia askea
Makrino enperadorearen aureoa. Atzealdean, enperadorea eta bere semea, aulki kuruletan eseriak agertzen dira.

Erromatar Errepublikan eta ondoren Erromatar Inperioan, aulki kurula (latinez sella curulis) magistratu beteranoek edo imperiuma zuten promagistratuek bertan esertzeko eskubidea zuten ohorezko aulkia zen. Eskubide hori zutenak, diktadorea, magister equituma, erromatar kontsula, pretorea eta edil kurula aurkitzen ziren. Jupiter jainkoaren flamenari (flamen Dialis) ere uzten zitzaion bertan esertzen, imperiumik ez zuen arren. Errepublikaren amaierako garaian, Julio Zesar, urrezko aulki kurul batean esertzen zen, bere biziarteko diktadore karguaren ondorioz.

Aulki kurula, ohi, boliz egina zegoen, X zabal bat eratzen zuten hanka bihurtuekin. Ez zuen bizkarralderik, eta bere besoak baxuak ziren. Aulkia, tolestu egin zitekeen, honela erraz eraman eta komandante eta magistratuak gudu zelaian erabili ahal izateko. Tito Livioren arabera, bere jatorria Etrurian izan lezake.

Bere formak, ondorengo garaietako apainduran inspirazio gisa balio izan du, bereziki, XIX. mende hasierako neoklasizismoan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]