Edukira joan

Aureoboletus russellii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aureoboletus russellii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaAureoboletus
Espeziea Aureoboletus russellii
BasionimoaBoletus russellii

Aureoboletus russellii Boletaceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoak: Boletus russellii (Basionimoa), Suillus russellii, Ceriomyces russellii, Boletellus russellii, Boletogaster russellii, Frostiella russellii.

Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametroarekin, ganbiletik zabalduagora, pulbinatua, borobildua, likatsua ez, ezkatatxo txiki-txikiez apaindua, gainazal urratua han eta hemen, arre kolorekoa edo arre-horixka.

Tutuak: Hori zurbilak, gero kolore biziagokoak, zahartzean arrexka kolorekoak izateraino, oinera itsatsiak.

Poroak: Luze samarrak, poligonalak, hori koloretik ilunagokoetara, tutuen kolorekoak.

Hanka: Oso luzea, zilindrikotik goitik behera loditua, erretikulatu-zulatu ezaugarri batekin, ia albeolatua, behe aldean ageriago, kolore uniformea du, gorrixka, baina gero ilunagoa, arre kolorea, arre-horixka, edo okre antzekoa.

Haragia: Hori zurbila, ez da kolorez aldatzen. Usain atsegina du eta zapore gozoa.[1]

Etimologia: Russellii epitetoa pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostozabalen basoetan. Ipar Amerikan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guatemala, El Salvador, Honduras, Costa Rica, Nikaragua, Japonia, Taiwan.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 497 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Aureoboletus russellii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]