Auricularia nigricans
| Auricularia nigricans | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena | Auriculariales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia | Auriculariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa | Auricularia | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea | Auricularia nigricans | |||||||||||||||||||||||||||
| Basionimoa | Peziza nigricans | |||||||||||||||||||||||||||
| Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||||||||
Auricularia nigricans Auriculariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Basidiokarpoak (fruitu-gorputzak) gelatinakarak dira, belarri formakoak eta hostozabal zuhaitzen egur hilean hazten dira. Asiako hego eta ekialdean, Ipar Amerikan, Hego Amerikan eta Karibean aurkitzen da. Lehen, Asiako aleak espezie berezi gisa sailkatzen ziren, Auricularia polytricha gisa deskribatzen zen
Sinonimoak: Hirneola nigricans, Exidia hispidula, Exidia polytricha, Auricularia polytricha, Auricularia auricula-judae var. polytricha, Hirneola polytricha, Peziza nigrescens, Auricularia nigrescens, Peziza nigra, Hirneola nigra, Lachnea nigra.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auricularia nigricans delakoak fruitu-gorputz meheak, goma itxurakoak eta gelatinakarak sortzen ditu, belarri formakoak eta 60 mm-ko zabalera eta 4 mm-ko lodiera artekoak. Fruitu-gorputzak bakarka edo multzotan agertzen dira. Goiko gainazalak tomentu trinkoa izaten du eta gris-errauts koloretik marroi-horixkara doan kolorekoa da. Himenioa, esporak dituen azpialdea, leuna da eta arrosa koloretik marroi kolorerakoa.
Etimologia: Nigricans epitetoa latinetik dator, belztu edo belztu egiten duena, esan nahi duen "antis" hitzetik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auricularia cornea antzekoa da, baina azaleko ileak askoz laburragoak dira.[2][3]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auricularia nigricans espezie xilofagoa da, normalean zuhaitzen atal hiletan edo eroritako hostozabalen zuhaitzetan hazten da.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketan oso hedatua dago, Lousianatik eta Karibeko hegoaldetik Argentinaraino. Ez dago beste leku batzuetan bere existentziaren ezagutzarik. Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Looney, B. (2013). «Systematics of the genus Auricularia with an emphasis on species from the southeastern United States.». North American Fungi. ISSN 1937-786X. doi:10.2509/naf2013.008.006..
- ↑ Fang Wu; Ablat Tohtirjap; Long-Fei Fan; Li-Wei Zhou; Renato L. M. Alvarenga; Tatiana B. Gibertoni; Yu-Cheng Dai1 (2021). «Global diversity and updated phylogeny of Auricularia (Auriculariales, Basidiomycota)». Journal of Fungi (en inglés) 7 (11): 933. PMC 8625027. PMID 34829220. doi:10.3390/jof7110933..
- ↑ Auricularia nigricans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.