Aurizperri

Koordenatuak: 42°58′45″N 1°22′13″W / 42.9792°N 1.3703°W / 42.9792; -1.3703
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aurizberri
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Txantiloi:EH-NA

| herrialde bandera2 | izena = Txantiloi:EH-NA | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaErroibar
Administrazioa
Posta kodea31694
INE kodea
Herritarraaurizperriar
Geografia
Koordenatuak42°58′45″N 1°22′13″W / 42.9792°N 1.3703°W / 42.9792; -1.3703
Azalera18,37 km²
Garaiera867 m
Demografia
Biztanleria233 (2020:  −2)

Aurizberri (gaztelaniaz Espinal) Erroibarko ipar-ekialdean dagoen kontzejua da, Mezkiritz eta Auritz artean kokatuta dagoena.

Ibarraren herriburua Lintzoain bada ere, Aurizberri herririk handien eta populatuena da, udalerri osoko biztanleen herena gutxi gora-behera bertan bizi direlarik.

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren erabera, herriak 240 biztanle ditu.

Historia

Erdi Arokoak dira herriaz ditugun lehendabiziko lekukotzak, izan ere 1269an finkatu dute sorrera data, Teobaldo II. a erregearen esku.

Pirinio aldeko beste herri batzuk bezala, Aurizberrik ere biztanleak galdu ditu XX. mendeko bigarren erdialdetik hona, azken hamarkadan biztanleen kopurua egonkortu den arren.

Kokapena

Iruñeranzko norabidean, hego-mendebalderantz alegia, Mezkiritz mendatea gainditu beharrekoa dugu N-135 errepidean bertan. Errepide honexek iparralderantz Garazi aldera eramaten du, Auritz eta Orreagatik igaroz. Bertzela, ekialderantz Aezkoako ibarrean sar daiteke kilometro gutxitara, Garralda herrian alegia.

Inguru naturala

Urrobi ibaiak udalerria zeharkatzen du, eta izen bereko ingurunean kanpin eta industrialde bana daude.

Demografia eta biztanleria

Aurizberriko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
263 260 264 255 248 240 237 236 240

Azpiegitura eta garraioak

Autobuses Artieda autobus konpainiak Aurizberri Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa