Aurkikuntzen monumentua
Aurkikuntzen monumentua Padrão dos Descobrimentos | |
---|---|
Padrão dos Descobrimentos | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Portugalgo barrutia | Lisboa |
Hiria | Lisboa |
Freguesia | Belém (Lisboa) |
Koordenatuak | 38°41′37″N 9°12′20″W / 38.693676°N 9.20569°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1960ko urriaren 10a |
Jabea | Portugal |
Arkitektura | |
Arkitektoa | José Ângelo Cottinelli Telmo (en) ![]() |
Dimentsioak | 52 (![]() |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Aurkikuntzen monumentua (portugesez: Padrão dos Descobrimentos) Lisboako Belem auzoan dagoen monumentu ezaguna da. XIV eta XV mendeetako espedizio handiak abiatzen ziren tokian ezarri zen, Tejo ibaiaren ertzean.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1939an diseinatu zuten José Ângelo Cottinelli Telmo arkitektoak eta Leopoldo de Almeida eskultoreak baina 1960an eraiki zen. Monumentuaren harri arrosa Leiriatik ekarri zen eta eskulturen kareharria Sintratik.
1960ko abuztuaren 9an inauguratu zen, Comemorações Henriquinas barnean, Henrike Nabigatzailearen heriotzaren bosgarren mendeurrenean.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
46 metrotako luzera eta 52 metrotako altuera duen monumentu neoklasizista da. 33 eskultura ditu, Portugalgo aurkikuntzen aroko errege, esploratzaile, kartografo, artista, zientzialari eta misiolari famatuen irudiak dira, denak ere itsasora begira daudenak. Hauen artean Frantzisko Xabierkoa ere badago.
Hego Afrikako gobernuak lurrean dagoen 50 metrotako diametroa duen haize-arrosa oparitu zion. Hau hainbat kolore eta motatako marmolez egina dago. Haize-arrosaren barnean 14 metrotako munduko mapa ageri da.
Monumentuaren iparraldeko fatxadan bi izkribu daude:
- AO INFANTE D. HENRIQVE E AOS PORTVGVESES QVE DESCOBRIRAM OS CAMINHOS DO MAR ("Don Henrike infanteari eta itsasbideak aurkitu zituzten portugesei")
- NO V CENTENÁRIO DO INFANTE D. HENRIQVE 1460 – 1960 ("Don Henrikeren bosgarren mendeurrenean, 1460-1960")
Barnealdean hiru solairu ditu. Lehenengoan 101 ikusle sartzen diren auditorioa, bigarrenean erakusketetarako bi areto eta hirugarrenean beste lau gela daude. Monumentuaren gainaldean Tajo ibaiaren eta Belem auzoaren ikuspegi itzela dago.
Eskulturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekialdeko aurpegian:
- Alfontso V.a Portugalgoa (erregea)
- Vasco da Gama (Indiarako bidearen aurkitzailea)
- Afonso Gonçalves Baldaia nabigatzailea
- Pedro Álvares Cabral (Brasilen aurkitzailea)
- Fernando Magallanes (nabigatzaile eta esploratzailea)
- Nicolau Coelho (nabigatzailea)
- Gaspar Corte-Real (esploratzailea)
- Martim Afonso de Sousa (nabigatzailea)
- João de Barros (idazlea)
- Estêvão da Gama (itsasontzi kapitaina)
- Bartolomeu Dias (Esperantza Oneko lurmuturra gurutzatzen lehena)
- Diogo Cão (Kongo (ibaia) aurkitu zuena)
- António de Abreu (nabigatzailea)
- Alfontso Albukerkekoa (Indiako errege-ordea)
Frantzisko Xabierkoa (misiolaria)
- Kristobal Gamakoa (itsasontzi kapitaina)
Mendebaldeko aurpegian:
- Petri infantea (Coimbrako dukea)
- Filipa Lancasterkoa (Portugalgo erregina)
- Fernão Mendes Pinto (esploratzailea eta idazlea)
- Gonçalo de Carvalho (misiolaria)
- Henrike Coimbrakoa (misiolaria)
- Luís de Camões (poeta, Luisiadak liburuaren egilea)
- Nuno Gonçalves (margolaria)
- Gomes Eanes de Zurara (kronika egilea)
- Pêro da Covilhã (esploratzailea eta diplomatikoa)
- Jaume Ribes (kartografoa)
- Pedro Escobar (São Tomé eta Prínciperen aurkitzailea)
- Pedro Nunes (matematikaria)
- Pêro de Alenquer (esploratzailea)
- Gil Eanes (nabigatzailea)
- João Gonçalves Zarco (nabigatzailea)
- Fernando Portugalgoa Santua (Portugalgo infantea)