Edukira joan

Aurora Fuster Gallardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aurora Fuster Gallardo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAurora Fuster Gallardo
JaiotzaMálaga, 1884
Herrialdea Espainia
HeriotzaMálaga, 1907 (22/23 urte)
Heriotza moduaFeminizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Genero artistikoadramaturgia

Aurora Fuster Gallardo (Malaga, 1884- Sevilla, 1907) andaluziar antzerki-idazlea izan zen. Hainbat lan idatzi zituen bere bizitza laburrean. Genero indarkeriaren biktima izan zen. Bere bigarren senarrak hil zuen.[1][2]

Inolako prestakuntza eta heziketarik gabea zen. Bere izaera inkonformista eta errebeldeak antzerki enpresariekin liskar bat baino gehiago izatera eraman zuen “autore independentea baitzen eta ez baitzegoen gizarte-arauak betetzeari oso emana”.

Bere bizitza pertsonala tragediak markatu zuen. Bi aldiz ezkondu zen. Jose Antonio de Torres idazlearekin lehenengoz. Bigarren senarra, berriz, Carlos Crouselles antzerki-idazlea izan zuen. 1907an ezkondu ziren eta urte horretan bertan Ameriketara joan ziren. Sevillako ostatu batean hil zuen senarrak, eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.[3][2]

  • Querer y deber/Nahi izatea eta betebeharra 1897an. Ezaguna da 13 urterekin antzerkigintzan aritu zela eta bere lehen lana argitaratu zuela.[3]
  • Antes mártir que traidor/Lehenago martiria traidorea baino. Narciso Díaz de Escovar abokatu eta idazleak animatuta eta babestuta, geroago Aurora Fuster aurkeztu zitzaion José Cepillo antzerki-enpresariari, bere drama berria antzeztu zion. Honela zioen idazleak: «Neskatila honek intuizio artistikoa du. Hau iritsi egingo da.»
  • Aurora. Handik gutxira, Aurora Fusterrek beste drama bat aurkeztu zion Narciso Díaz de Escovarri, eta honela gogoratuko zuen promesa gaztea: «Oraindik iruditzen zait neska gazte ederra ikusten dudala, bere drama irakurtzen eta gogoa pizten. Begi haiek eta ondulante haien inpresioak islatzen ikusten ditudala iruditzen zait...».
  • El cornetín de órdenes./Aginduen turuta. Bere azken lana 1898an Malagan estreinatutako jostailu komikoa

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bere izena daraman kalea dago Malagan bertarko Udalak jarria.[3]
  • Grandes escritoras andaluzas (Andaluziar emakume idazle handiak) zerrendan azaltzen da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Redacción. (viernes, 14 de mayo de 2021). «Málaga y sus historias: Aurora Fuster Gallardo, la dramaturga asesinada por su marido» Málaga y sus historias (kontsulta data: 2025-07-13).
  2. 1 2 «Aurora Fuster Gallardo» Escritoras y Escrituras (kontsulta data: 2025-07-13).
  3. 1 2 3 adminbiografias. (2025-03-10). «Fuster Gallardo, Aurora (s. XIX). La dramaturga española que dejó huella en el Teatro del Siglo XIX» MCN Biografías (kontsulta data: 2025-07-13).
  4. «Grandes escritoras andaluzas – BIBLIOTECA» maralboran.eu (kontsulta data: 2025-07-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]