Aurrenektariarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Talka handiaren teoriaren arabera, Ilargia Lurra eta Tearen arteko talka baten ondorioz sortu zen. Talka hau gertatu eta Ilargia eratzean hasi zen Periodo Aurrenektariarra.

Ilargiaren denbora lerro geologikoan ageri den Periodo Aurrenektariarra duela 4533 mila milioi urte hasi (Ilargia sortu zen unean) eta duela 3920 mila milioi urte arte iraun zuen, hau da, Nectaris arroa sortu zen arte, talka erraldoi baten ondorioz. Periodo hau amaitu zenean periodo nektariarra hasi zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargira bidali ziren zundek bildu zituzten laginetan zaila da arroka aurrenektariar bat atzematea, baina gehienak bortizki higatutako materialez osatuta daude, beranduago jazo ziren talken eragina pairatu zutelako. Pairatu zituzten talka horien artean esanguratsuena, Periodo Nektariarrari hasiera eman zion Bonbardaketa Berantiar Handia izan zen. Garai honetako materialen osaerari dagokionean, gehienbat anortositaz osaturik daude, hori dela eta, Ilargiaren lurrazala magmazko ozeano global bateko mineralak kristalizatzetik sortu zela pentsatzen da. Periodo geologiko honek baditu banaketa ez ofizial batzuk: Kriptikoa eta 1-9 Basin Taldeak. Hala ere, aipatutakoak ez dira Ilargiaren mapa geologiko ofizialetan baliatzen.[1]

Lur planetan garai hauetako lagin edo aztarna geologikoak hutsalak direnez, Ilargiko Periodo Aurrenektariarreko arrokak baliatu izan dira Lur planetako Eoi Hadearrari buruzko datu gehiago lortzeko.[2] Zientzialari batzuek Eoi Hadearra lau garaitan bereiztea proposatu dute: Kriptikoa, Basin Taldeak, Nektariarra eta Imbriarra. Garai horiek ez daude ofizialki baietsiak eta Ilargiaren kasuan, lehen biek Periodo Aurrenektariarra osatzen duten bitartean, beste biek onarpen zientifikoa dute.

Imbriar GoiztiarraImbriar BerantiarraAurrenektariarraNektariarraEratosteniarraKopernikarra
Milioi urte antzina


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]