Aurrezki
Ekonomian, aurrezkia pertsona edo erakunde batek aldi batean jasotako diru sarreretatik gastatu ez eta gordetzen duen dirua da. Aurrezkia pertsonala edo familiarra izan daiteke, baina enpresek eta estatuak ere aurreztu dezakete. Dirua aurrezteko arrazoi eta motibazio zenbait dago: alde batetik, gerora gerta litezkeen ustekabeko gastuei aurre egiteko aurrezten da; beste alde batetik, gerora kontsumitu (bidaia bat) edo inbertitzeko (etxebizitza bat) asmo batez ere egin daitekeen zerbait da. Beste alde batetik, aurrezten den dirua banku eta bestelako finantza erakundeetan ezarri edo gordetzen da, behar denean berreskuratzeko, baina bitartean beste pertsona eta erakundeen kontsumo eta inbertsioak finantzatzeko erabiltzen da, horiei aurrezkiaren dirua mailegatuz.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |