Edukira joan

Ausoiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaAusoiak
Motatalde etniko historiko eta mythical people (en) Itzuli
PeriodoAntzinate klasikoa
Hedapen mapa

Ausoiak (Antzinako grezieraz: Αὔσονες, Aúsones) edo auronkoak (latinez, aurunci), Italiako Kanpaniako herri bat izan zen Erromatar hedatzearen aurreko garaian bizi zena. Erromatarrentzat Aurunci ziren, baina haiei buruz iritsi zaigun informazioa grezeiraz idatzia da batez ere eta horregatik izen hori erabiltzen da gaur egun.

Erromatarrek suntsitu zituzten 314an, haien aurka 50 urteko kanpaina militarra amiatzean. Ausoiak Volturno eta Liri ibaien artean dagoen kostalde bat okupatu zuten, gaur egun Caserta probintzian eta Suessa Aurunca (egungo Sessa Aurunca) zuten hiriburu. Ez da haien hizkuntzaren erregistro idatzirik geratzen, baina kostalde horretan "-co" atzizkia maiz erabiltzen da eta horrek iradokitzen du ausoaik volskoen hizkuntzaren antzeko zerbait hitz egiten zutela. Volskoak Aurunkoen iparraldean zeuden.

Ausones izena, latinezko Aurunci izenaren forma grekoa zen. Greziarrek zenbait tribu italiarri eman zieten izen hori, baina izena, bereziki, Tito Livio erromatar historialariak Aurunci deitu zuen tribua izendatzeko erabili zen. Geroago, izena italiar guztiei ezarri zitzaien, eta Ausonia hitz poetiko bihurtu zen, grezieraz eta latinez, Italia osorako.[1]

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) «Aurunci | Samnite Wars, Campanian Alliance & Latin League | Britannica» Encyclopedia Britannica (kontsulta data: 2026-03-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]