Australia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Australiako Commonwealtha
Commonwealth of Australia
Bandera Armarria
Ereserkia: Advance Australia Fair
Hiriburua Canberra
Hiri handiena Sydney
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa (de facto)
Herritarra australiar
Gobernua Monarkia konstituzionala
 -  Erregina Elisabet II.a
 -  Gobernadorea Peter Cosgrove
 -  Lehen ministroa Malcolm Turnbull
Independentzia
Geografia
 -  Guztira 7.741.220 km2 (6)
 -  Ura (%) 1
Biztanleria
 -  2006 zenbatespena 20,555,300 (53)
 -  Dentsitatea 2,6 bizt./km2 (224)
Dirua Australiako dolarra (AUD)
Ordu-eremua Ezberdinak (UTC+8tik +10era)
 -  Udan (DST)  (UTC+8tik +11ra)
Aurrezenbakia 61
Internet domeinua au

Australia Ozeaniako hego-mendebaldeko estatu burujabea da, munduko estatu burujabe handienetan seigarrena, eta izen bereko uharte-kontinentea okupatzen duen herrialde bakarra. Era berean, Australiarena da Tasmaniako uhartea, Australia uhartearen hego-ekialdean kokatua, bai eta beste uharte txiki batzuk ere. 1901. urtean lortu zuen independentzia Britainia Handitik. Canberra du hiriburua, eta Sydney da hiri handiena.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australia izena latinezko Australis izenetik dator, Hegoalde esan nahi duena. Erromatarren garaian Hegoaldeko lurralde ezezaguna izenarekin ezagutzen zen kondaira bat zegoen (latinez: terra australis incognita) eta Erdi Aroko geografoek askotan jartzen zuten horrela deitutako kontinente bat.

1639an Herbehereetako hitza zen Australische erabili zen hegoaldean aurkitutako lur berrientzat. 1693 lehen aldiz erabili zen Australia hitza ingelesera itzuli zenean Les Aventures de Jacques Sadeur dans la Découverte et le Voyage de la Terre Australe, 1692eko eleberri frantziarra, Gabriel de Foignyk idatzia. Alexander Dalrymplek berriro erabili zuen 1771ean, Hego Pazifiko osoaren inguruan hitz egiten zuelarik. 1793, George Shaw eta Sir James Smithek Zoology and Botany of New Holland argitaratu zuten eta bertan "lurralde zabala, edo hobe kontinentea, Australia, Australasia edo Holanda Berria" idatzi zuten.

1814an Matthew Flindersek idatzitako A Voyage to Terra Australis liburuak "Australia" izena ezagun egin zuen. Gizon harek lehen aldiz eman zion bira osoa Australiari. Izenburuan Terra Australis erabiltzen bazuen ere, liburu osoan zehar Australia hitza erabiltzen zuen. Lachlan Macquarie Hegoaldeko Gales Berriko Gobernadoreak izen hori erabili zuen Ingalaterrarekin egiten zituen harremanetan. 1817an izen hori hartzea gomendatu zuen eta 1824an onartu zen ofizialki izen hori erabiltzea.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Australiako geografia»
Australia satelite bidezko irudi batean

Australiak 7.686.850 km2 ditu, eta Indoaustraliako plakaren gainean dago. Timor eta Arafura itsasoak bereizten dute Asiatik.

Lurraldearen heren bat Kaprikornioko Tropikoren iparraldean dago eta ekialdean dagoen mendilerroak haizea eteten du. Hori dela eta lurraren % 70 idorra da, ia-ia inor bizi ez delarik. Lurraren % 20 basamortua da.

Populazio gehiena kostaldean bizi da, batez ere ekialdeko kostaldean, non klima hobea dagoen. Iparraldean klima tropikal hezea dago eta Tasmaniako hegoaldean klima hotza. Hala ere, arraroa da elurra egitea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Australiako historia»

Australiako historia duela 42.000-48.000 urtean hasi zen, hego-ekialdeko Asiatik abiatuta eta lurra nahiz itsasoa zeharkatuz gizakiak iritsi zirenean. Egungo australiar aborigenen arbasoak izan ziren. Gehienak ehiztari-biltzaileak ziren. Ahozko kultura zabala zeukaten eta lurra gurtzen zuten.

James Cook lotinantak 1770ean Australiako ekialdeko kosta Britainia Handiarentzat aldarrikatu zuen

Willem Janszoon nabigatzaile holandarrak Australia ikusi zuelako lehen aipamen fidagarria egin zuen 1606an, York lurmuturrako kosta ikusitakoan. XVI. mendean, holandarrek Holanda Berria deitzen zutenaren kosta kontrolpean zeukaten, baina koloniak kokatzeko saiorik ez zuten egin.

James Cook lotinantak 1770ean Australiako ekialdeko kostaren inguruan nabigatu zuen. Hegoaldeko Gales Berria (New South Wales) izena emanda, Britania Handiarentzat aldarrikatu zuen. Espedizioaren aurkikuntzek espetxe-kolonia ezartzeko gogoa piztu zuten. Britania Handiko lehen kolonia Australian Arthur Phillip kapitainak kokatu zuen Port Jacksonen, 1788ko urtarrilaren 26an. Data hori Australiako egun nazionala bihurtzekoa zen. Presoen etorrera 1840 eta 1864 bitartean bukatu zen.

Australiako aborigen populazioa 350.000 lagunekoa izaten zen europarren etorreran. Hurrengo 150 urteetan izugarri egin zuen behera, batez ere gaixotasun kutsakorrak, birkokatze behartuak eta desintegrazioa zirela kausa.

1855 eta 1890 bitartean, sei koloniek barneko politikaren gaineko eskumen gehienak jasotzen zituzten poliki, Britaniar Inperioaren barnean jarraituta. Hala ere, hamar urte asmoak gauzatzeko eman ondoren, 1901eko urtarrilaren 1ean, koloniak federatu ziren eta Australiako Commonwealth («oparotasun amankomuna») jaio zen, Britaniar Inperioko agindupeko lurra oraindik ere. Askoren ustez, nazioaren jaiotza Lehen Mundu Gerrako Gallipoli gudan sortu zen, Australia eta Zeelanda Berriko porrotarekin batera. 1931ko Westminster Estatuturekin Australia eta Britania Handien arteko legezko lotura gehienak amaitu ziren.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Australiak Europako inmigrazioa babestu zuen. 1970eko hamarkadaz geroztik, Australia Zuria politika bukatutakoan, Asiako eta munduko beste tokietako inmigrazioa ere ongietorria izan da. Horren ondorioz, Australiako demografia, kultura eta irudia irauli dira. Aborigenei dagokienez, 1967ko erreferendumen ondoren, Gobernu Federalak aborigenak errespetatzeko politikak abian jarri ditu. Aborigenen lur-jabetza tradizionala onartu zuen Epaitegi Gorenak 1992an.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuak eta lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Australiaren banaketa administratiboa»

Australia bi lurralde eta sei estatutan banatzen da:

Estatua/Lurraldea Azalera (km2) Biztanleria (2003) Dentsitatea (biz./km²) Hiriburua Populazioaren %, hiriburuan
Australiako Hiriburuaren Lurraldea 2 358 (8.) 308 700 (7.) 137 (1.) Canberra  % 100* (1.)
Hegoaldeko Gales Berria 800 642 (5.) 6 657 400 (1.) 8,32 (3.) Sydney  % 63 (5.)
Victoria 227 416 (6.) 5 000 000 (2.) 44 (2.) Melbourne  % 71 (4.)
Queensland 1 730 648 (2.) 3 729 000 (3.) 2,15 (5.) Brisbane  % 46 (7.)
Hegoaldeko Australia 983 482 (4.) 1 522 500 (5.) 1,55 (6.) Adelaide  % 73,5 (2.)
Mendebaldeko Australia 2 529 875 (1.) 1 952 280 (4.) 0,77 (7.) Perth  % 73,4 (3.)
Tasmania 68 401 (7.) 478 400 (6.) 6,92 (4.) Hobart  % 41 (8.)
Iparraldeko Lurraldea 1 349 129 (3.) 197 700 (8.) 0,15 (8.) Darwin  % 54 (6.)

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sydney, Hegoaldeko Gales Berria: 4.284.379 biztanle (2006).
  2. Melbourne, Victoria: 3.744.373.
  3. Brisbane, Queensland: 1.820.400.
  4. Perth, Mendebaldeko Australia: 1.519.510.
  5. Adelaide, Hegoaldeko Australia: 1.146.119.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Australiako politika»

Australia monarkia konstituzional bat da eta gobernu parlamentario bat du. Elisabet II.a da Estatuburua, baina bertan Commonwealtheko beste estatu batzuetan duen paper ezberdina du. Erregina zuzenean ordezkatzen du Australiako Gobernadore Orokorra Australia osoan eta estatu bakoitzeko Gobernadoreak. Gobernadore Orokorrak botere handiak dituen arren gehien bat Lehen Ministroaren laguntza jasotzen du horiek aurrera eramateko.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesa da hizkuntza nazionala. Australiako ingelesa da aldaera nagusia, eta doinu eta hiztegi bereziak ditu; Australiako ingelesaren zenbait hitz ingelesaren beste aldaeretara igaro dira. Australiako ingelesean ez daude Britainia Handian edo AEBetan adina barne aldaera (tokian tokiko ahoskera edo aldaera lexikalak gorabehera). Gramatika britainiar ingelesean dago oinarrituta hein handian. 2001eko erroldan jaso zenez, biztanleen % 80k ingelesa beste hizkuntzarik ez du etxean. Hurrengo etxeko hizkuntza mintzatuenak txinera (% 2,1), italiera (% 1,9) eta greziera (% 1,4) dira. Lehen eta bigarren belaunaldiko etorkin andana elebidunak dira.

Europarrak iritsi orduko, kalkulatzen da 200 eta 300 hizkuntza bitarte zituztela Australiako aborigenek. Gaur egun arte 70 besterik ez dira iritsi, eta gehienak jende zaharrak baino ez ditu erabiltzen. Izan ere, 18 hizkuntza aborigenek baino ez dute adina guztietako hiztunek. Hizkuntza aborigen batean 50.000 bat lagun mintzo dira (% 0,25).

Erlijioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago estatu erlijiorik Australian. 2006ko erroldaren arabera, biztanleen % 64k kristautzat zeukan bere burua. Izan ere, Australiarren % 26 katolikoa zen, eta % 19 anglikanoa. Erlijiorik gabekoen sailean —horren barruan humanismoa, ateismoa, agnostizismoa eta arrazionalismoa zeudela— ziren biztanleen % 19, eta gehien hazi zen taldea izan zen.

Errolda beraren arabera, budismoa da Australiako bigarren erlijioa (% 2,1), eta haren atzetik datoz islama (% 1,7) eta hinduismoa (% 0,8). Guztira australiarren % 6k du kristaua ez den beste erlijio bat (inkestan, % 12k uko egin zuen erantzuteari). 2004an 1,5 milioi lagun joaten ziren astero mezatara, hots, populazioaren % 7,5.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailan Australiako Irekia tenis txapelketarik garrantzitsuenen artean dugu.

Australiar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Australia Aldatu lotura Wikidatan

Euskal diaspora[aldatu | aldatu iturburu kodea]