Austriar Inperioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Austriar Inperioa
Kaisertum Österreich

1804 – 1867
Monarkia absolutua
Flag of the Habsburg Monarchy.svg Wappen Kaisertum Österreich 1815 (Klein).png
Ereserkia
Fitxategi:Volkshymne
Austrian empire.png
Inperioaren mapa
Inperioaren aldarrikapena 1804ko abuztuaren 11a
Deuseztatzea 1867ko martxoaren 30a
Hiriburua Viena
Hizkuntza(k) alemana, hungariera, errumaniera, txekiera, etab.
Erlijioa Katoliko Erromatarra
Aurrekoak
Banner of the Holy Roman Emperor (after 1400).svg Erromatar Inperio Santua
Flag of Hungary (1867-1918).svg Hungaria
Ondorengoa
Austria-Hungaria Flag of Austria-Hungary (1869-1918).svg

Austriar Inperioa (alemanieraz Kaisertum Österreich) Germaniako Erromatar Inperio Santuaren amaieraren ostean Habsburgo leinuak mendean zeuzkan lurraldeen inguruan sortutako inperioa (1804). 1867an Hungariako Erresumaren titulua gehitu zitzaion, Austria-Hungariako Inperioa bihurtuz, zein, Lehen Mundu Gerraren ondoren, estatu berritan banandu zen.

Franz II.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak (Austriako Franz I.ak) sortu zuen Austriar Inperioa Napoleon Bonapartek bere burua Frantziako enperadore izendatu zuenean (1804). Horretarako Austriako artxidukerriari kategoria handitu zion. Geroxeago, Napoleon Gerretan Frantziak Hirugarren Koalizioko aliatuen aurka (tartean enperadore habsburgotarra) Austerlitzeko batailan egundoko garaipena lortutakoan (1805), Napoleonek alemaniar lurraldeak antolatzeari ekin zion, estatu berriak sortuz. Horren aurrean, eta bere ondorengoa Napoleon izango zen beldurrez Germaniako Erromatar Inperio Santua desegin zuen Franz II.ak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Austriar Inperioa Aldatu lotura Wikidatan