Autentikoak (telebista saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Autentikoak
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Fermin Etxegoien
Mikel Pagadizabal
Iraupena 70 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) Orio Produkzioak S.A.
TB Katea ETB1 Spain.svg ETB1
Ordutegia Ostegunetan 22:30etan
Emisioa 2019ko apirilaren 25ean –
Emisioan
Denboraldia(k) 1
Atal kopurua 7
Audientzia %1,5

Autentikoak Fermin Etxegoienek eta Mikel Pagadizabalek aurkezten zuten telebista saioa zen. Ostegun gauetan emititzen zen 22:30etan, ETB 1en, euskaraz. Programa zuzenean egiten zen Miramongo estudioetatik.

Umorea eta aktualitatea uztartzen dituen saioa da. Lehenengo atala 2019ko apirilaren 25ean eman zuten eta azkenekoa 2019ko ekainaren 6an.

Euskal Telebistak zazpi atal eman zituen eta lortu nahi ziren audientzia datuak eman ez zituenez, programa amaitzea erabaki zuten. Bataz bestekoa, %1,5ko sharea eman zuten.

Saioaren azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saioaren ardatza dira umorea, aktualitatea eta elkarrizketatuak.

Atal bakoitzean gonbidatu ezberdinak pasako dira platotik. Hauekin elkarrizketa interesgarriak, biziak eta umoretsuak egitea da asmoa.

Gainera, aurkezleei laguntzen, kolaboratzaile talde bat ere arituko da.[1]

Kolaboratzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1 7 2019ko apirilaren 25a 2019ko ekainaren 6a ----- %1,5

Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atala Gonbidatuak Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 Josebe Iturrioz / Zuhaitz Gurrutxaga / Hafsa Fenehara 2019ko apirilaren 25a %1,8 (%5,4)
2 Iker Galartza / Izaro Andres / Ishaq Akhond 2019ko maiatzaren 2a %1,5 (%4,7)
3 Gorka Urbizu / Joseba Beloki 2019ko maiatzaren 9a %1,9 (%6,5)
4 Mariasun Quiñones eta Nerea Eizagirre / Elena Irureta eta Ane Gabarain 2019ko maiatzaren 16a %0,7 (%2,5)
5 Martxelo Otamendi / Jon Maia 2019ko maiatzaren 23a 7.000 ikusle %1,0 (%3,7)
6 Aitziber Garmendia / Gorpuzkingz trap taldea 2019ko maiatzaren 30a 9.000 ikusle %1,3
7 Mikel Ayestaran / Aitor Arregi, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga 2019ko ekainaren 6a %2,3 (%6,4)

Saioaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusle datu txikien eraginez, Autentikoak saioarenak uste baino lehenago egin zuen. Beñat Ibarbia Orio Produkzioak etxeko ekoizle eta programako ekoizle eragilearen arabera, bi arrazoi nagusi egon ziren ETBk proiektua amaitutzat emateko: «Lehenik, ikusle datuak, eta, bigarrenik, helburu genuen tonura ez garela iritsi». ETBko zuzendaritzak esan zuenez, «bere zikloa bete du» Autentikoak programak: «Ekainaren amaieran bukatzeko asmoa genuen, baina bukaera hori apur bat aurreratu dugu.

Autentikoak saioaren estreinaldiak %1,8ko ikusle kuota bereganatu zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eta hurrengo atalak hortik behera ibili ziren. Sei atal horien batezbestekoa %1,36 izan zen.

Ibarbiak lantaldearen ahalegina nabarmendu zuen: «Late night formatu bat garatzen saiatu gara, elkarrizketetan oinarrituta eta tonu heldu batean». Balorazio ona egin zuen, zazpi astez soilik iraun badu ere. «Pena da, ez dugulako late night-eko edukiak garatzeko denbora gehiago izan». ETBk argi utzi du udazkenean Autentikoak-ek ez zuela jarraituko. «Lantaldeak lan ona egin du. Eskarmentu handiko lantaldea da, eta lan txukuna egin dute. Lantalde hori laster ikusiko dugu ETBko beste proiektu batzuetan, eta beste saio batzuk egiten», gaineratu zuen telebistaren zuzendaritzak[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]