Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna
| Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna | |
|---|---|
| Mota | awareness day (en) nazioarteko eguna |
| Honen izena darama | autismo |
| Omentzen du | autismo |
| Indarraldi | 2008 - |
| Egun | Apirilaren 2 |
| Promulgatze | 2007ko abenduaren 18a |
| Antolatzailea | Nazio Batuen Erakundea |
| Webgune | un.org… |
Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna apirilaren 2an ospatzen da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak sortu zuen, autismoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko beharra nabarmentzeko, gizarteko kide diren aldetik bizitza betegarri eta atsegina izan dezaten.
Izan ere, gaixotasun (edo neurotipo) horrek estigmatizazioa eta diskriminazioa eragiten jarraitzen du; besteak beste, Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) duten helduen %80 langabezian daudela uste da. Gaur egun, pertsona guztiei ez zaizkie lan-aukera berberak eskaintzen, eta autisten enpleguaren kasuan, diskriminazioa areagotu egiten da: ez dute behar adinako laguntzarik izaten lan-munduan sartzeko, ezta lanbide-heziketa egokia jasotzeko ere. Eta lana daukatenek ere zailtasun handiak izaten dituzte, lan-ingurunea ulertzen ez dutelako.
Autism Europeren arabera, AENk munduan jaiotako 100 haurretatik bati eragiten dio[1]; beraz, Euskal Herrian 28.000 pertsona inguruk dute nahasmendu hori.
Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna - 2021
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko abenduaren 18an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 62/139 Ebazpenean, "Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna apirilaren 2a izendatzea erabaki zuen. Egun hori urtero ospatzen da 2008tik aurrera".[2]
Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguneko gaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzeko ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Down Sindromearen Nazioarteko Eguna (martxoaren 21a)
- Autisten Harrotasunaren Eguna (ekainaren 18a)
- Osasun Mentalaren Mundu Eguna (OME) (urriaren 10a)
- Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna (abenduaren 3a)
- Giza Eskubideen Eguna (abenduaren 10a)
- Eskizofreniari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna (abuztuaren 16a)