Auto elektriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tesla Roadster bat

Auto elektrikoa motor elektriko batek higiarazten duen auto mota da, bateria elektriko batek elikatua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1886an lehen autoa egin zenetik,[1] autoa asko aldatu da. XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, ibilgailu elektrikoak ohikoak ziren oso, baina eztanda motorren errendimendua hobetu ahala, petrolioan oinarritutako erregai-motorrak zabaldu ziren. Hori dela eta, autoek bi arazo sortzen dituzte: bat petrolioaren agortzea, eta bestea berotegi efektua areagotzea.

Autoen berotegi efektuak duten eragina txikitzeko autoen erregaia aldatzea komeni da; horregatik, azken 10-15 urtetan auto markak horretan dabiltza. Kontuan izan behar da, hala ere, auto elektrikoak eta haren ordezko piezak ekoitzi eta garraiatzean, haren bateriak energiaz betetzeko argindarra sortzean, eta argindarraren sistema osoa egin eta mantentzeko lanetan ere petrolio ugari kontsumitzen dela. Beraz, auto elektrikoaren erabilera hedatzeak ez luke petrolioaren kontsumoa askorik apalduko (bai, ordea, oinez, bizikletaz edo zaldiz ibiltzeak, adibidez).

Petrolioa orain arte merke lortu zitekeen eta horregatik autoentzako erregaia merke ateratzen zen. Baina petrolioa erraz eta merke lortzeko lekuak agortzen hasi dira eta egun petrolio lortzeko geroz eta inbertsio handiagoak egin behar dira, eta horrek petrolioaren garestitzea ekarriko du. Petrolioaren agortzeak edo garestitzeak beste erregai batzuen bultzada ekarri du eta horrela sortu dira landareetatik sortutako erregaiak. Erregai horien artean biodieselak eta ibilgailuentzako alkoholak daude. Erregai horiek ez dute CO2 isurketa murrizten, eta gainera gaur arte jateko erabiltzen ziren laboreakartoa eta koltza, adibidez— erregaiak egiteko erabiltzen hasi direnez, elikagaien garestitzea ekarri dute.

Teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun hiru teknologia daude auto elektrikoen inguruan: auto guztiz elektrikoa, hidrogenozko zeldekikoa eta hibridoak.

Auto elektrikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auto mota honek ohiko motorra kendu eta motor elektrikoa du. Motor elektriko hori elektrizitatez hornitzeko bateria handi bat darama. Bateria etxeko elektrizitate sarera lotuz edo kaleetan jarriko diren lokietan kargatuko dira.

Abantailak:

  • Autoak berak ez du kerik isurtzen
  • Elektrizitatea petrolioa baino merkeagoa da.
  • Elektrizitatea hornitzeko sarea egina dago dagoeneko.

Desabantailak:

  • Bateria batekin kilometro gutxi egin daitezke
  • Bateriak garestiak eta pisutsuak dira
  • Elektrizitate motorrak potentzia txikia dute eta horregatik autoak txikiak izan behar dira.
  • Litiozko bateriak erabiltzen dira. Munduko litioaren %50 Bolivian dago, eta orain petrolioz dabiltzan auto guztien erdiak ere elektriko bihurtzeko behar adina litio ez dago mundu osoan. Eta hori, kontuan hartu gabe litioa, autoen bateriarako ez ezik, beharrezkoa dela beste prozesu askotan: sendagaiak ekoizteko, ordenagailuetarako, telefono mugikorren baterietarako...
  • Autoa ekoizteko prozesuan, petrolio ugari erabili behar da: metalen meatzaritzan, lehengai guztiak garraiatzen, metalak urtzen eta lantzen... Era berean, sare elektrikoa mantentzeko lanetan ere petrolio ugari behar da. Prozesu horietan guztietan, ez da lortu makina elektrikoekin ordeztea, beharko liratekeen bateriak sortzeko litio ezagatik, besteak beste.

Hidrogenozko zeldekiko auto elektrikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoek bezala, motor elektrikoa dute, baina bateria ez da elektrizitate hornitzaile bakarra, autoak hidrogenozko zeldak daramatza. Zelda horietan, hidrogenoa erreakzio kimiko baten bidez elektrizitate eta ur bihurtzen da. Ura ihes-hoditik isurtzen da eta elektrizitatea baterian gordetzen da.

Abantailak:

  • Motorra elektriko indartsuagoak erabili daitezke geroz auto handiagoak egin daitezke
  • Kilometro gehiago egin daitezke bateria batekin
  • Hidrogenoa munduan dagoen gai ugariena da.

Desabantailak:

  • Hidrogenoa oso ugaria da baina beti beste gai batekin egoten da batua. Eta oraingoz hidrogenoa beste gai batzuetatik banatzea zaila eta garestia da.
  • Hidrogenoa banatzeko sarea egin beharko litzateke.
  • Hidrogenoa oso erregaitza da horrek duen arriskuarekin
  • Autoa ekoizteko prozesuan, petrolio ugari erabili behar da: metalen meatzaritzan, lehengai guztiak garraiatzen, metalak urtzen eta lantzen... Prozesu horietan guztietan, ez da lortu makina elektrikoekin ordeztea, beharko liratekeen bateriak sortzeko litio ezagatik, besteak beste.

Auto hibridoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auto hauek bi motor erabiltzen dituzte. Bat gasolina erregaiarena eta bestea elektrikoa. Bateria agortzen denean gasolinazko motorra martxan jartzen da.

Gasolinazko motorrak bi modu desberdinetan funtzionatu dezake. Modu batean motorrak elektrizitate sortzaile bat mugitzen du eta bateria kargatzen du. Hori dela eta kotxea motor elektrikoarekin ibiliko litzateke baina 2 motorrak martxan egongo lirateke. Beste modua gasolinazko motorrak autoari trakzioa emango lioke eta horretaz gain elektrizitate hornitzailea mugituko luke bateria kargatuz.

Abantailak:

  • Kilometro asko egiteko gai.
  • Auto elektrikoak edo hidrogenozkoak osotara garatu arte CO2 isurketak gutxitzen dituzte.

Desabantailak:

  • Oso garestiak dira, bi sistema desberdin erabiltzeagatik.
  • Urte batzuetarako teknologia da bakarrik, auto elektrikoak edo hidrogenozkoak garatu arte.
  • Autoa ekoizteko prozesuan, petrolio ugari erabili behar da: metalen meatzaritzan, lehengai guztiak garraiatzen, metalak urtzen eta lantzen... Prozesu horietan guztietan, ez da lortu makina elektrikoekin ordeztea, beharko liratekeen bateriak sortzeko litio ezagatik, besteak beste.

Auto elektrikoen galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Auto elektriko Aldatu lotura Wikidatan