Auto hegalari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cessna 152 bat.

Auto hegalaria aireko ibilgailu pertsonal edo errepideko aireontzi mota bat da, atetik atera lurrez zein airez garraiatzeko gaitasuna duena. Batzuetan, terminoan erabiltzen da aeroirristagailuak ere sartzeko.

XX. mendearen hasieratik prototipo ugari eraiki dira hegaldi teknologia barietate oso handia erabiliz, eta batzuek benetako VTOL errendimendua dute, baina auto hegalari bakar batek ere ez da oraindik ekoizpen egoerara iritsi. Henry Ford izan zen lehenengoa prototipo bat egiten, 1926an, eta 1940an jada esan zuen teknologia iristear zegoela[1]. 2018an Errusian merkaturatzeko proposamena egon zen[2], eta Uber enpresak interesa erakutsi du teknologia honengatik[3].

Bere agerpena, sarri, futurologoek iragartzen dute, eta ekoizpena lortzeko bere porrotak, esaldi honetara eramaten du: "Non dago nire auto hegalaria?". Auto hegalariak ere gai herrikoia dira fantasia eta zientzia fikziozko istorioetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Looking back at Henry Ford's Flivver» Popular Science (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  2. (Ingelesez) Rozin, Igor. (2017-07-20). «Back to the future: Flying taxis to transport Muscovites in 2018» www.rbth.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  3. (Ingelesez) Reilly, Claire. «How Uber is getting flying cars off the ground» CNET (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]