8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Autobiografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autobiografialari» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Agustin Hiponakoaren Confessiones liburua idatzitako lehendabiziko autobiografia bezala ezagutzen da.

Autobiografia pertsona batek bere bizitzari buruz egiten duen idatzizko narrazioa da. Biografia bezala, literatura generotzat jotzen da. Autobiografia mota bat dira oroitzapenak izenekoak, non idazleak bere bizitzako kontu eta pasarte intimoak kontatzen dituen.

Autobiografia kontzeptua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobiography hitza, ingelesez, neologismo kulto bezala Ingalaterran, XIX. mendearen hasieran agertu zen. Dena dela, ez dago garbi zein izan erabili zuen lehendabizikoa. Batzuen ustez, lehena 1809ko artikulu batean Robert Southey poeta izan zen. Georges Gusdorf frantses kritikariaren arabera, hitza Friedrich Schlegel filosofoak erabili zuen lehen aldiz, 1798an idatzitako testu batean.[1] Agustin Hiponakoaren Confessiones liburua idatzitako lehendabiziko autobiografia bezala ezagutzen da, bestetik.

Autobiografia ospetsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agustin Hiponakoa (351-430). Confessiones
  2. Abd Al·lah ibn Buluggin (XI. mende), Memoriak
  3. Leon Battista Alberti (1404-1472) Autobiografia
  4. Benvenuto Cellini (1500-1571). Bizitza
  5. Alonso de Contreras (1582-1641). Nire bizitzaren diskurtsoa
  6. Teresa Ávilakoa (1592-1641). Bizitzaren liburua
  7. Louis de Rouvroy, Saint Simon dukea (1675-1755). Memoriak
  8. Diego de Torres Villarroel (1694-1770). Bizitza
  9. Jean-Jacques Rousseau (1712-1778). Aitorpenak
  10. Giacomo Casanova (1725-1798). Nire bizitzaren historia
  11. Johann Wolfgang von Goethe (1749-1832). Poesia eta egia
  12. François-René de Chateaubriand (1768-1848). Hilobiko memoriak
  13. Stendhal (Marie-Henry Beyle) (1783-1842). Henry Brularden bizitza
  14. José Zorrilla (1817-1893). Antzinaroko oroimenak
  15. Leon Tolstoi (1828-1910). Haurtzaroa, nerabetasuna eta gaztetasuna
  16. André Gide (1869-1951). Egunerokoa
  17. Gaziel (Agustí Calvet Pascual, 1887-1964). Tots els camins duen a Roma
  18. Josep Maria de Sagarra (1894-1961). Memòries
  19. Josep Pla (1897-1981). El quadern gris
  20. César González Ruano (1903-1965). Mi medio siglo se confiesa a medias
  21. Frank McCourt (1930–2009). Angelaren errautsak.
  22. Benjamin Franklin (1706–1790). Autobiografia
  23. Thomas De Quincey (1785-1859). Opiofago ingeles baten aitortzak.
  24. Robert Graves (1895-1985). Agur hori guztiari. Autobiografia bat.
  25. Primo Levi (1919-1987). Hau gizon bat baldin bada.
  26. Paul Bowles (1910-1999). Gelditu gabe.
  27. Pablo Neruda (1904-1973). Confieso que he vivido: Memorias eta Para nacer he nacido.
  28. Ingmar Bergman (1918-2007). Linterna magikoa.
  29. Santiago Ramón y Cajal (1852-1934). Ene bizitzaren oroimenak.
  30. Carlos Barral (1928-1989). Memoriak.
  31. Gabriel García Márquez (1927-2014 ). Vivir para contarla.
  32. Charles Darwin (1809-1882). Autobiografia.
  33. Pio Baroja (1872-1956). Desde la última vuelta del camino.
  34. Rafael Alberti (1902-1999). La arboleda perdida.
  35. Elias Canetti (1905-1994). Mihia aske.
  36. Lorenzo da Ponte (1749-1838). Memoriak.
  37. Gertrude Stein (1874-1946). Alice Toklasen autobiografia.
  38. Thomas Edward Lawrence (1888-1935). Jakinduriaren zazpi zutabe.
  39. Jean-Paul Sartre (1905-1980). Hitzak.
  40. Bertrand Russell (1872-1970). Autobiografia
  41. John Dos Passos (1896-1970), Urte ahaztezinak.
  42. Ernest Hemingway (1899-1961), Paris festa bat zen
  43. Arturo Barea (1897-1957), La forja de un rebelde I, II eta III.
  44. Helen Keller (1880-1968), Nire bizitzaren historia
  45. Malcolm X (1925-1965), Malcolm Xen autobiografia, Alex Haley-ren laguntzaz.
Pio Barojak Desde la última vuelta del camino memoriak idatzi zituen.

Autobiografia euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoa dezente landu da euskaraz, esaterako Antonio Zavalak zuzendutako Auspoa bilduman asko plazaratu dira. Hemen adibide batzuk jasoko ditugu:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Puertas Moya, Francisco Ernesto (2003): La escritura autobiográfica en el fin del siglo XIX: el ciclo novelístico de Pío Cid considerado como la autoficción de Ángel Ganivet. 39.or. http://media.cervantesvirtual.com/s3/BVMC_OBRAS/ffe/3cf/f08/2b1/11d/fac/c70/021/85c/e60/64/mimes/ffe3cff0-82b1-11df-acc7-002185ce6064.pdf

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]