Autoerretratu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Autoerretratua pertsona batek bere buruari eginiko erretratua da. Margolaritzan artistari bere buruari buruzko azterketa sakona egitea eskatzen dio genero honek. Zenbait garaitan, XVI eta XVII. mendean esaterako, oso ohikoa zen margolari ospetsuek haien autoerretratua egitea, horrela haien egile maila finkatzeko. Dena dela, autoerretratua ez da beti genero errealista. Literaturan ere egin daiteke, prosopografia eta etopeiatik gertu.

Lehenengo autoerretratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo autoerretratuak Antzinaroan aurkitu izan dira. Egipton, K.a.1300 urtean Bek izeneko eskultore batek harrian bere autoerretratua egin zuen, esaterako. Garai hartan, aberatsek bakarrik ahal zuten beren erretratuak betikotu. Hasieran bakarrik gizonak agertzen ziren. Pizkundea izan arte ez ditugu emakumezkoen autoerretratuak ezagutuko. Orokorrean, lehen emakumea Catharina van Hemessen izan zen, 1548an.

Adibide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Autoerretratu Aldatu lotura Wikidatan