Edukira joan

Autofelazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autofelazioa.

Autofelazioa gizonezkoen masturbazio mota bat da, nork bere zakila ahoarekin kitzikatzean datzana. Sexu-ekintza hiri kondaira bat dela esan ohi da, berau egiteko zailtasuna dela eta. Hala ere, badaude egiteko adina malgutasun duten gizonezkoak[1].

Emakumezkoen kasuan ez da dokumentatu autocunnilingusa egin duen inor.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konrad von Hochstaden kardinalaren izenaren azpian, gizonezko bat autofelazioa egiten, Kolonia.

Autofelazioa antzinatik ezagutzen den sexu ekintza da. David Lorton egiptologoaren arabera, Antzinako Egiptoko zenbait testuk autofelazioa aipatzen dute hango erlijioaren testuinguruan, bai jainkoen eta bai haien jarraitzaileen artean.[2]

Michel Foucaultek Artemidorusen Oneirocritica aipatzen du, non praktika hau "norberaren sexu organoa norberaren ahoan" sartzea dela esaten den, "norberarekin harremanak edukitzeko" hiru moduetako bat. Artemidorusen ustez, honelako ekintza "antinaturalaren" ametsek norberaren umearen heriotza, bere bikotearena edo pobrezia osoarena dakarte[3].

Aspektu fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gizonezko gutxik dute malgutasun nahiko eta, aldi berean, zakil handia horrelako ekintza segurtasunez egin ahal izateko. Hala ere, malgutasuna handitu daiteke bai grabitazio bidezko posturekin, bai eta gimnasia, kontortsio edo yogaren bidez. Craig Bartlek eta Alfred Charles Kenseyk kalkulatu zuten gizonezkoen %1 baino ez dela gai bere zakila ahoarekin ikutzeko, eta soilik mila gizonetik bizpahiruk dutela gaitasuna autofelazio oso bat egiteko[4].

Pornografian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezko bat autofelazioa praktikatzen.

Autofelazioa pornografiako gai bat da[5][6][7]. Oso filma pornografiko gutxik erakusten dute benetako autofelazio bat, baina Ron Jeremy aktorea, adibidez, gai zen egiteko, eta 1970ko hamarkadan agertu zen hainbat filmetan[8][9]. Scott O'Hara, Cole Youngblood, Steve Holmes, eta Ricky Martinez ere agertu dira filmetan praktika hau egiten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Savage, Dan. (1998). Savage Love: Straight Answers from America's Most Popular Sex Columnist. Penguin ISBN 978-0-452-27815-8. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  2. (Ingelesez) Lorton, David. (1995). Autofellatio and Ontology. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-19) (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
  3. Foucault, Michel. (1988-1990). The history of sexuality. (Vintage books ed. argitaraldia) ISBN 0-679-72469-9. PMC 5102034. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  4. Lander, J.. (1956). «Psychoanalytic Review. XLI, 1954: , William Guy and Michael H. P. Finn. Pp. 334-358.» XLI 1954: A Review of Autofellatio. A Psychological Study of Two New Cases. William Guy and Michael H. P. Finn. Pp. 334-358.. Psychoanal Q., 25: 115–116. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  5. Rogers, Ben R.. (2002). Going down : the Instinct guide to oral sex. (1st ed. argitaraldia) Alyson Publications ISBN 1-55583-752-2. PMC 50575315. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  6. Porn studies. Duke University Press 2004 ISBN 0-8223-3300-7. PMC 53483457. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  7. Kick, Russell. (2004). Book of lists : subversive facts and hidden information in rapid-fire format. Disinformation Co. ISBN 0-9729529-4-2. PMC 55232555. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  8. «Nardwuar vs Ron Jeremy» www.nardwuar.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  9. «Auto-Fellatio!» web.archive.org 2009-09-29 (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]