Autogestio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Autogestioaren aldeko irudi bat.

Autogestioa, autokudeaketa edo burukudeatzea[oh 1] (grekerazko "auto", norberak berea, eta gestio, kudeaketa, hitzetatik) edonolako jardueran jardule edo ekintzaileek beraiek kudeaketa bere gain hartzeko prozesuari deritzo, autonomia eta askatasunean oinarrituta. Terminoa modu kolektiboan erabili ohi da, enpresa, udal eta bestelako erakundeei erreferentzia eginez, baina banakako pertsonek ere aurrera eraman dezakete. Era guztietako arloetara aplika daitekeen kudeaketa-sistema da eta horrela hezkuntza-autogestioa, enpresa-autogestioa, autogestio ekonomikoa, aisiaren autogestioa sortzen dira, besteak beste. Era autogestionatuan lan egiten duten erakundeen artean, kooperatibak, gobernuen aldetik dirulaguntzarik jaso ez eta hauteskunde sindikaletan parte hartzen ez duten sindikatuak, gaztetxeak eta gobernuz kanpoko erakunde zenbait aipatu ohi dira.

Hementxe

Autogestio terminoa arlo politikoan ere sarri erabili da, anarkismoan eta sozialismoan batez ere, politikaz haraindi arlo sozial eta ekonomikoan ere independentzia ideologikoa eta demokrazia sakon baten alde. Horrela, autogestioa norberak antolatutako kudeaketa-sistemaz gainera, gizarteko arlo guztietako harreman sozioekonomikoen erabateko alternatiba moduan planteatzen da. Ildo horretatik, autogestioa aldezten dutenen iritziz, independentzia ekonomikorik ez daukan kolektibo batek ez du inoiz independentzia ideologikoa izango.

Zehatzago, autogestio terminoa adiera hauek ditu:

Autogestioaren definizio bat hurrengoa izan daiteke: “Zure bizitza zure eskuekin hartzeko ahalegina da; zure etorkizunaren jabea bilakatzea. Autogestioa, labur esateko, elkarrekin batera lan egitea da, asanbladen bitartez erabakiak hartzea eta komunidade-lanaren produktuak guztion eskura jartzea. Gauzak guztion artean egitea da, batez ere diruari, bizi irauteko balditzei dagokionean: gizakion bizitza sostengatzen duten elementuen inguruan. Azken honi, zenbaitek gizartearen “azpiegitura” izendatu dute, zaintzetan hasi eta elikagaien ekoizpena beren baitan hartuz... Denon artean ekoiztea, elkar-zaintzea, bata bestea laguntzea. Eta berdintasunez eta era demokratikoan erabakitzea, baina demokrazia erreal eta eraginkor batean; gaur egun gure ustezko “demokrazia parlamentario” modernoak enpresa lobby handien botereari sumisioa diren eredutik urrunduz, inpostautako buruzagitza eta pribilegioak alde batera utziz. Ekoizpen elkarbizitza egituratzeko berdintasuna errealitatea bihurtuz.  Eta, noski, guztion artean egindako lanaren emaitza era zuzen batean banatuz, explotazioa edo plusbalorearekin bukatuz, derrigorrezkoak eta azaldu ezin daitezkeen disparekotasunarik gabe”.[1]

Kontzeptuaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autogestioa, originalki ideologia anarkistatik dator. Geroago, enpresen administrazioaren munduan ikusi zitekeen, eta gaur egun, hezkuntza eta psikologia arloetan erabiltzen hasi da. Mugimendu sozialetan asko erabiltzen den kontzeptua da.

Autogestioa eta kooperatibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kooperatibek autogestioaren sail handiena osatzen dute, non langileen antolakuntza demokratikoak identifikatzen dituen. Kooperatibak ia 200 urte doaz erakusten, lagilek enpresa bat antolatu dezaketela patroiaren beharrik gabe.

Funtzionamendu hau ez da ekonomian bakarrik aurktzen, arlo publiko eta politikoetan ere ikusi daiteke.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan autogestio forma soilik agertzen da. Euskalterm terminologia-bankuan autogestio zein autokudeaketa hitzak proposatzen dira. Zehazki hiztegian, azkenik, autogestiorekin batera, burukudeatze agertzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz)  Carretero Miramar, Jose Luis (2013), La autogestión viva: Proyectos y experiencias de la otra economía al calor de la crisis, Queimada Ediciones, 20. orrialdea, ISBN 978 84 85735 59 4 .