Autokarabana (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autokarabana
Datuak
IdazleaFermin Etxegoien
Argitaratze-data2009
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaAutokarabana
ArgitaletxeaPamiela
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak323
SariakEspainiako Kritika Saria euskarazko narratibari 2010an, Euskadi saria - Euskarazko literatura, 2010an, eta Zazpi Kale Saria, 2012an.

Autokarabana liburu polemikoa 2009.urtean kaleratu zen. Hauxe Fermin Etxegoienen lehenengo eleberria izan zen. Bertan, egungo euskal gizartea islatu zuen, horretarako errealismoaren teknikak erabiliz baina, aldi berean, sarkasmoz eta ironiaz zipristindutako estiloaz. Protagonista berrogei urteko antiheroi bat dugu, kooperatibista, euskalduna eta bikotekidearengandik bananduta. Eleberri honen orrialdetan euskararen normalizazioaz, gaur egungo gurasoen arazoez, herri txikien giroaz egileak trufa egingo zuen malenkoniaz jotako ikuspuntu batetik.

Autokarabana sinbolo bat da: indibidualismoaren eta modernitatearen sinboloa, alegia.

Egile berak espainierara itzuli zuen liburua 2012an (Pamiela, ISBN 9788476817094).

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]