Autolaguntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Autolaguntza nahiz autohobekuntza terminoak norberaren ekimenez arazo pertsonalak gainditu eta garapen pertsonal, profesional nahiz bestelako lorpenetarako erabiltzen diren teknika psikologikoen multzoa da, maiz liburu edo ikastaro batean azaldutako aholkuetan oinarriturik. Gehienetan, itxaropenean, baikortasunean eta adorean oinarritzen dira, pertsona bakoitzak bere baitan dituen ahalmen guztiak azalerazteko. Kritika gisa, autolaguntza-teknikek, bereziki zorionerako bidea eskaintzen omen duten pseudozientzia edo korronte espiritualak (New Age, kasu) psikologiaren oinarri zientifikorik ez dutela nabarmendu da.


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.