Edukira joan

Autorretratua (Rafael)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autorretratua (Rafael)
Jatorria
Sortzailea(k)Rafael
Sorrera-urtea1500(e)ko hamarkada
IzenburuaAutoritratto eta Self-portrait
MugimenduaGoi Pizkundea
Ezaugarriak
Materiala(k)tenpera pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak47,5 (altuera) × 33 (zabalera) cm
Genero artistikoaAutorretratua
Egile-eskubideakjabari publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaUffizi Galeria
BildumaUffizi Galeria
Inbentarioa1706
Argumentu nagusiaRafaela

Autorretratua (italieraz: Autoritratto) Rafael Sanzio artista errenazentista italiarrak 1504-1506 artean egindako margolana da. Taula gaineko olio-pintura da. Dimentsioak 47,5 zm. x 33 zm.koa. Florentziako Uffizi Galerian erakusten da, Italian.[1]

Margolariaren autorretratu bakanetako bat da, eta bakarrik agertzen den olio teknika erabilizko bakarra. Eskuarki onartua dago Rafaelen bere lehen etapa florentziarrean irudikatzen duela, oraindik Pietro Peruginoren ikasle zelarik. Dena dela, bada ere beste hipotesia, hau da, Atenasko Eskola margolanean agertzen den erretratuaren bertsioa dela. Hipotesi honen arabera, 1509an Erroman izan zuen garaiaren hasierakoa bezain berantiarra izan zitekeen.[2]

Bere aurkikuntza artearen historian 1631n egin zen, Urbinoko Ducal Bilduman zegoenean. Jakina da 1890ean Uffizi galerian zegoela, eta han egon da geroztik.[3]

Lanak "sinpleki jantzitako gazte bat" bezala aurkezten du Rafael, "segurtasunik gabeko konposturaz eta ezaugarri fin eta malenkoniatsuz". Kolore ilunek inpresio horiek indartzen dituzte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Pierluigi De Vecchi, Raffaello, Rizzoli, Milan, 1975.
  2. ↑ Girardi, Monica, Rafael: La búsqueda de la perfección y la ternura de la naturaleza (1999) Electa. Gaztelaniazko itzulpena: Víctor Gallego. 9.or.
  3. ↑ https://www.uffizi.it/en/artworks/raphael-self-portrait

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]